Gizarte-ekintza eta Berdintasuna

Gizarte Ekintza eta Berdintasuna arloak Gizarte Ekintza eta Berdintasuna Saila hartzen du bere gain, eta BAKARNE EGIA LARRAURI alkateordea da haren arduradun politikoa.
Mungialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak kudeatzen duen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Sistemaz gain, Mungiako Udalak badu bere Gizarte Ekintza eta Berdintasuna arlo propioa ere. Azken horren helburu nagusia herritarren eskariak eta premiak antzeman eta jasotzea da, horrela mungiarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten programak eta baliabideak abian jarri ahal izateko.
Halaber, giza garapen iraunkorra sustatzea ere badu helburu, beraz, udalerriko elkarbizitza hobetzeko programak diseinatzea ere arlo horren lana da.

 

Arloaren programa nagusiak:

 

  1. Aukera Berdintasunerako zerbitzua.
  2. Familia eta komunitate barruko bitartekotza-zerbitzua.
  3. Udaleko arlo ezberdinek udalerriko ikastetxeetan garatzen dituzten jarduerak koordinatzeko programa (baloreetan oinarritutako hezkuntza, aukera-berdintasuna, drogamenpekotasunaren prebentzioa, euskara, ingurumena, etab.).
  4. Gurasoen Eskola.
  5. Garapenerako Lankidetza proiektuak.
  6. Gazteen lokalak gazteentzako aisialdi-gune moduan erabiltzea arautzeko plana.
  7. Ordezko zigorrak betetzeko programa (gizartearen mesedetan lan egitea).
  8. Doako ke detektagailuak pertsona nagusientzat.
  9. Mungian burutzen diren izaera solidariodun ekimen eta kanpainen antolamendu, garapen eta laguntza.
  10. Komunitatearen parte-hartzea bultzatzen duten programak.

 

Informazioa Telefonoa: 010 (Mungian bertan) 94.674.12.16 (herritik kanpo)Luzapena1: 1300 (Administraria)Luzapena2: 1301 (Saileko Burua) Faxa: 946.744.977 E-Posta: gizartekintza@mungia.eus