Alkatetza

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1, 2 eta 3 artikuluek ezarritakoaren arabera, Udalbatzaren buru Alkatea da eta ondoko eskumenak ditu:

 

  • Udalaren ordezkari izatea eta udal-mugartean egiten diren ekitaldi publiko guztietan buru agertzea.
  • Gobernua eta toki administrazioak gidatzea.
  • Alkateordeak eta Gobernu Batzordeko kideak izendatzea eta kargutik kentzea.
  • Udalbatzaren Osoaren, Tokiko Gobernu Batzordearen eta gainerako udal organo guztien bilkurak deitzea eta zuzentzea; eta botazioetan berdinketaren bat egonez gero, bere kalitateko botoaren bidez berdinketa hori ebaztea.
  • Udal Ordenantzak eta Araudiak betearaztea.
  • Obrak eta zerbitzuak kontratatzea legeak ezarritako prozedura erabilita; betiere, euron zenbatekoa ez bada aurrekontuko ohiko baliabideen %5etik gorakoa, eta ez badu kontratazio zuzenari aplikatu ahal zaion muga orokorra gainditzen.
  • Fabrikak, industriak, komertzioak edo bestelako establezimenduak zabaltzeko lizentziak ematea, baldin eta ordenantzek edo legediak eskumen hori Osoko Bilkurari beren beregi ematen ez badio.
  • Udal obra eta zerbitzuak zuzentzea, bultzatzea eta ikuskatzea.
  • Bandoak egitea.
  • Beren beregi Osoko Bilkurari ez dagozkion plangintza orokorraren garapen-tresnak onartzea, baita hirigintza kudeaketako tresnak eta urbanizazio proiektuak.
  • Udala babesteko ekintza judizialak eta administratiboak erabiltzea, betiere, bere eskumeneko gaietan.
  • Aurrekontu-proiektuak egitea.
  • Udalaren kudeaketa ekonomikoa garatzea: gastuak onartu eta proposatu, betebeharrak onartu, eta, bere ahamenen barruan eta Tokiko Ogasunen Legeak eskatutakoari jarraituta, kontuak eman.
  • Diru-bilketa eta Diruzaintza zerbitzuak antolatzea.
  • Udalbatzako kideen buruari dagozkion lanak betetzea.
  • Lan-eskaintza publikoa onartzea.
  • Udaltzaingoaren buruzagi-lanak betetzea, eta armak erabiltzen dituzten funtzionarioak izendatzea eta, behar izanez gero, zehatzea.
  • Hondamendi, ezbehar publiko edo arrisku handiko egoeretan, modu pertsonalean eta bere ardurapean, beharrezko eta egoki diren neurriak hartzea, euron berri segituan Osoko Bilkurari emanda.
  • Udalean herri-kontsultak deitzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 71. artikuluak ezarritako baldintzetan.
  • Legeak beren beregi ematen dizkion eskumenak eta Estatuak edota Autonomia Erkidegoak Udalari, eta ez beste udal organo batzuei, ematen dizkionak

 

Informazioa Telefonoa: 010 (Mungian bertan) 94.674.12.16 (herritik kanpo) Luzapena: 1200 (Alkatetzako Idazkaria) Faxa: 946.744.337 E-posta: alkatetza@mungia.eus