Alkartasunaren Iturria

Arte y patrimonio 3

Gaurko eta biharko Mungiaren ikurra den "M" handiaren ondoan dago Alkartasunaren Iturria.


Bat egindako bi eskuk eta "Biak bat eta biena" leloak erakusten dute iturriak duen sinbolismoa. Esaldia 1883an ura Gondramenditik udal bien, hau da, uriko eta elizateko udalen artean ekarri zuteneko garaiari buruzkoa da. Izan ere, bi udalek bat egin zuten bientzako proiektu bat aurrera ateratzeko xedez.