Beira

Edukiontzi berdea - beira

Edukiontzi berdea - beira

 

Zer bota behar da horra?

 

  • Beira botilak: zuku-, freskagarri-, muztio-, ardo-, kaba-, sagardo-, likore-botilak, etab.
  • Beira-ontziak: lurrin eta kosmetikarako erabiltzen direnak.
  • Elikagai-poteak: kontserbak, marmelada, barazkiak...

 

 

Zelan itxi behar dira?

 

  • Botilek edo ontziek hutsik eta uretatik pasatuta egon beharko dute.
  • Ez da sartu behar ontzi bat beste baten barruan.
  • Beti tapa edo tapoia kenduta.
  • Beira bota, baina ez bota horra beira eramateko erabili duzun poltsa.

 

 

Hau EZ!

 

  • Ispiluak.
  • Ateetako, leihoetako, autoetako, etab. kristalak eta beirak.
  • Bonbillak eta fluoreszenteak.
  • Beirazko gailuak: edalontziak, kopak, pitxerrak, irudiak, etab.
  • Sendagaien ontziak.
  • Baxera, hautsontziak, portzelanazko irudiak, etab.
  • Ontzien tapoiak.

 

 

Gure datuak

 

Mungian bildutako beira kopuruak urte desbardinetan

 

  • 2015: 369.248 Kg.
  • 2014: 357.050 Kg.
  • 2013: 334.805 Kg.
  • 2012: 327.560 Kg.
  • 2011: 355.490 Kg.

 

 

Beira birziklatzearen onurak eta kontu interesgarri batzuk

 

Zabortegietara doan hondakinen bolumena txikiagoa da:

  • Beirazko 3 botila birziklatu ezkero,  zabortegietan 1Kg hondakin gutxiago egongo da.

 

COisurketak gutxitu egiten dira

  • Beirazko ontzi berriak egiteko birziklatutako beira erabili ezkero, lehengaiak erabiliz baino CO2 gutxiago isurtzen da. Beira birziklatzerakoan airearen kalitatea zaindu eta kutsaduraren ondorioak geldi arazo egiten dira.

 

Lehengaiak erauztea ekiditen da

  • Birziklaturiko beira, beirazko ontziak egiteko nahi beste bider erabil daiteke. Beraz, naturan dagozan lehengaien erauzketa gitxitu egiten da.

 

Jakin izan dozu?

Beirazko 3 botila birziklatu ezkero, beste barik, asko da lortzen dana:

  • Kontsumo baxuko bonbilla bat 9 egunean zehar piztuta egoteko energia aurrezten dogu.
  • Ontzi-garbigailua 3 bider martxan jartzeko energia lortzen da.
  • 4 kideko familia baten erropak 3 bider garbitu leitekez.
  • Urte oso baterako Smartphone bat kargatu daiteke.

 

 

Gune interesgarriak

www.ecovidrio.es

www.daledecomeramriglu.com