Belako

Auzune hau, gehienbat ere, bertan dagoen industrialdea dela-eta ezagutzen badugu ere, hori baino hainbat gehiago da. Industrialde horrek Belako izena hartu du, baina bi auzo desberdindu behar dira:

LLONA

Gernikarako bidetik eskuinera; bertan daude Larramendi ikastola, hainbat baserri, Madaleneko ermita (balio handiko leiho mozarabiar bat daukana) eta probalekua. Bertako kofradia arduratzen da baseliza zaintzeaz eta jaiak antolatzeaz.

  • Zabalera: 1,44 km²
  • Nola heldu: Gernikarako bidetik eta Iturribaltzagatik (oinez ibiltzeko egoki-egokia).
  • Jaiak: Madalen (uztailaren 22an).

ATELA

Gernikarako bidean dago, parterik handiena errepidearen ezkerraldean. Auzuneko baseliza San Antón da. Morterondo bertoko arbolak dituen baso bakarretarikoa dugu.

  • Zabalera: 1,71 km²
  • Nola heldu: Mungia-Gernika errepidetik.
  • Jaiak: Eneperi eguna (abuztuaren 31n).