Hirigune historikoa

Mungiari buruzko lehen aipamena 1051ko dokumentu batean ageri da. Mungia izenaren jatorrian mune-ganean dagoela uste da; hain zuzen ere, Butroi ibaiaren ertzetan zuen kokapenagatik. Hasiera baten, elizaren inguruan kokatutako herrixka txiki sakabanatua baino ez zen izan. Apurka-apurka, gero eta garrantzi handiagoa hartuz joan zen; batetik, eliza-administrazio gunea zelako eta bestetik jaurerritik kostarako pasabidea zelako, batez ere esportazioan nabarmentzen hasia zen Bermeo herrirako.

BANDOEN ARTEKO GUDAK – Dorretxeak

Herriaren inguruetan noble-familia garrantzitsuak hasi ziren kokatzen eta, egoera ekonomiko onari esker, euren dorretxeak eraikitzeari ekin zioten. Hala ere, XIII. mendearen bukaeran nekazaritza eta abeltzaintzan gertatu zen krisiak eragin nabarmena izan zuen noble-leinu horien ekonomian eta irabaziak murriztu egin zitzaizkien. Horren ondorioz, eta euren ekonomia hobetu nahian, elkarren aurka borrokatu ziren, baserritarrei zeukaten apurra kendu zieten, euren arteko gudu latzetan parte hartzera behartu zituzten eta sarraskia eragin zuten bertoko biztanleen artean.

Casco Histórico 1

Nobleen gehiegikeriak ikusita, Elizateko biztanleek Uria sortzeko pribilegioa eskatu zioten Bizkaiko Jauna zen Don Juan Infanteari, horretara, babestu eta erasoei aurre egin ahal izateko. Hori dela eta, 1376ko abuztuaren 1ean, Don Juan infanteak Mungiako Uria sortu zuen eta Logroñoko Forua eman zion.

GERRA ZIBILA

1936an guda-talde faxistek gogor bonbardatu zuten Bizkaia, eliza eta monumentu ugari suntsitu zituzten, hala nola, Mungiako eliza.
Gerrak herriaren hazkundea mugatu zuen, baina 60ko hamarkadaren hasieran industrializazioak jende asko ekarri zuen lan egitera eta, horren ondorioz, nabarmen hazi zen Mungiako hiriguneko populazioa.

Monumentu aipagarriak

• Alkartasun Iturria:
1883an eraiki zen Mungiako administrazio bien arteko akordioa ospatzeko. Denboraren poderioz, arazoak gainditu ahal izateko elkartasunaren, adosteko gogoaren eta elkarlanaren ikur moduan lotu da. Berorren inguruan errazagoa omen da adostasunak lortzea.

Casco Histórico 4

• Mungiako Udala:
Mungiari buruzko lehen aipamena 1051ko dokumentu batean ageri da. Mungia izenaren jatorrian mune-ganean dagoela uste da; hain zuzen ere, Butroi ibaiaren ertzetan zuen kokapenagatik. Hasiera baten, elizaren inguruan kokatutako herrixka txiki sakabanatua baino ez zen izan. Apurka-apurka, gero eta garrantzi handiagoa hartuz joan zen; batetik, eliza-administrazio gunea zelako eta bestetik jaurerritik kostarako pasabidea zelako, batez ere esportazioan nabarmentzen hasia zen Bermeo herrirako.

Casco Histórico 5

• Torrebillela:
Mungiako eraikinik zaharrena da. Erdi Aroan dauka sorrera eta gaur arte iraun du, nahiz eta aldaketa ugari egin zaizkion. Jatorrizko eraikina harrizko dorre bakuna zen, ornamentazio gabea eta bost solairukoa. Etsaiengandik babesteko eta, aldi berean, etxebizitza izateko balio zuen eraikina zen.