Cittaslow

Cittaslow

Ezagutu Euskal Herriko Slow City den herri bakarrenetariko bat. Mungiak oraina ahalik eta ondoen bizitzeko aukera ematen digu, beti etorkizunean adi, baina iragana ahaztu barik; horrexegatik lortu du Slow City izendapena edukitzea. Mungiak erosoa, atsegina eta irekia izatea lortu du.

 

Mungiara joan-etorri bat egitera gonbidatzen zaituztegu; ezagutu Landetxo Goikoa baserria; egizue ibilalditxoa elizate noblean zehar; bide batez, ikusi bertan dauden monumentuak eta, dena biribiltzeko, probatu eta gozatu bertoko jateko tradizionala.