Kultura, kirola eta gazteria

Sailen arduradun politikoak ALAITZ ERKOREKA BARAIAZARRA alkateordea eta MARKEL DOMINGUEZ URIAGEREKA zinegotzia dira.
 
Udalbatzek kultura- eta kirol-arloko jarduerei, zerbitzuei eta instalazioei dagokienean esleituta dituzten eskumenak gauzatu eta garatu ahal izateko, sail hauen bitartez tramitazioak kudeatzen dira.
 
Aisialdia kultura eta kirol kontuetan elkartasunerako zein garapen pertsonal eta kolektiborako denbora gisa ulertzen edo partaidetza eta elkarlana bezalako baloreak garatzen lagunduko duten zerbitzuak sustatzea eta horretarako jarduerak egitea da sail hauen helburua.
 
Helburuak honako hauek dira:
  • Kulturari, kirolari eta aisialdiaren erabilerari lotutako jarduerak sustatzea.
  • Udalerriko elkarteek sortutako jarduera-eskaintzari babesa ematea.
  • Bestelako instituzio eta erakundeekin elkarlanean aritzea udalerriko jarduera ekonomikoa sustatzen laguntzen duten sinergiak sortzeko, eta sinergia horiek sustatzea.
  • Kultura- eta kirol-azpiegiturek kulturaren eta kirolaren esparruan izan dezaketen erabilera arautzea.
  • Udalerriko elkarteen jarduerarako beharrezkoak diren udal-lokalen sarea mantentzea.
  • Udalerrian euskara eta euskal kultura bultzatzea.
  • Umeentzako, gazteentzako zein helduentzako kultura- eta kirol-ekitaldiak antolatzea programazio egonkor, erakargarri eta kalitatezkoaren baitan.
  • MUNGIAko zein auzoetako jaien antolakuntzan laguntza ematea.
 
Informazioa Telefonoa: 010 (Mungian bertan) 94.674.12.16 (herritik kanpo)Luzapena Kultura1: 2010 (Administraria)Luzapena Kultura2: 2020 (Saileko Burua)Luzapena Kirola1: 3001 (Jendaurreko zerbitzua)Luzapena Kirola2: 3013 (Saileko Burua)Luzapena Gazteria1: 2032 (Jendaurreko zerbitzua)Luzapena Gazteria2: 2020 (Saileko Burua) Faxa: 946.155.262 E-posta: kulturaetakirolak@mungia.eus