Ingurunea - Lekua

Datu orokorrak
  • Lurraldea:Bizkaia
  • Eskualdea:Mungialdea
  • Alderdi judiziala:Gernika-Lumo
  • Azalera:44,4 km²
  • Bizilagunak:17.363 biztanleak
  • Altitudea:20 msnm
  • Kokalekua:43°21′17″N 2°50′50″O

Orografia

Mungia itsasotik 20 metroko garrieran dagoen eremu zabala da. Sollube (684 m) eta Jata (592 m) mendiez gain, baditu hainbat sakonune eta mendixka; besteak beste Gondramendi (217 m), Tallu (342 m) eta Berreaga (366 m).

 

Mendi horiek Butroi ibaiaren Ibarra inguratzen dute. Ibai horrek, Bizkargi (536 m) mendian Portu eta Mungiatik igaro ostean, Gaminiz badian isurtzen du ura. Dena den hori ez da alde honek duen ur-etorri bakarra; izan ere badira inguruan beste marina bat errekatxo eta iturri (Butroi ibaiaren ibaiadarrak), Atxuri, Trobika, Lauromendi, Atebarri edo Mantzorriko erreka esaterako, antzina 20 errotari eragiteko gauza zirenak.

Mugak

Iparraldean, Bakio eta Bermeo ditu; hegoaldean Derio, Zamudio eta Gamiz-Fika; ekialdean Meñaka eta Gamiz-Fika; eta mendebaldean Loiu, Gatika eta Jatabe. Muga horien barruan sortzen den eskualdeak "Mungialdea" du izena  (Bizkaiko Foru Aldundiaren Lurralde–Plana) eta ondoko herriak hartzen ditu Mungiaz gain:  Arrieta, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka, Fruiz eta Bakio.

Biztanleria

80ko hamarkadaren hasieran jasandako geldiune laburra kenduta, Mungiako biztanleriak etengabeko hazkundea izan du. Hazkunde hori azken urteotan bizkortu egin da Euskal Herriko toki ezberdinetatik etorri eta herrian finkatu den pertsona multzoari esker; baita hazkunde begetatiboaren portzentaia altuari esker ere.

 

2016ko urtarrilean Mungiak 17.363 biztanle ditu guztira. Herritarrok honela daude banatuta auzo ezberdinetan:

 

 

AUZOA

BIZTANLE KOPURUA

HERRIGUNEA

12.515 Pertsona

BERREAGAMENDI

2.049 Pertsona

BILLELA-BIRLE

373 Pertsona

LARRAURI

380 Pertsona

ATXURI

288 Pertsona

BASOZABAL

294 Pertsona

ATELA

242 Pertsona

ZABALONDO

170 Pertsona

TROBIKA

242 Pertsona

MARKAIDA

235 Pertsona

LLONA

149 Pertsona

ELGEZABAL

142 Pertsona

ITURRIBALTZAGA

147 Pertsona

EMERANDO

129 Pertsona

MAUROLA

8 Pertsona

GUZTIRA

17.363 Pertsona

 

Ondoko taulan, biztanleen araberako banaketa agertzen da:

 

 

ADINA

BIZTANLE KOPURUA

0 urtetik 4ra

809 Pertsona

5 urtetik 9ra

1.081 Pertsona

10 urtetik 14ra

1.010 Pertsona

15 urtetik 19ra

885 Pertsona

20 urtetik 24ra

800 Pertsona

25 urtetik 29ra

817 Pertsona

30 urtetik 34ra

1.035 Pertsona

35 urtetik 39ra

1.345 Pertsona

40 urtetik 44ra

1.655 Pertsona

45 urtetik 49ra

1.450 Pertsona

50 urtetik 54ra

1.422 Pertsona

55 urtetik 59ra

1.225 Pertsona

60 urtetik 64ra

995 Pertsona

65 urtetik 69ra

848 Pertsona

70 urtetik 74ra

682 Pertsona

75 urtetik 79ra

441 Pertsona

80 urtetik 84ra

435 Pertsona

85 urtetik aurrera

428 Pertsona

 

Komunikabideak

Mungia Bilbotik 16 kilometrora dago errepidez, Bilbo eta itsasertzearen arteko puntu batetan kokatuta, eta Loiuko aireportutik 10 minutura. Horrez gain, garraio publikoaren bitartez inguruko hainbat herrirekin dago lotuta