|

Helbidea: Sabino Arana Kalea, 13
Tfnoa: 94 674 34 12
Faxa: 94 674 34 78
E-maila: mungiakirol@euskalnet.net
Ondoko
taldeek daukate bertan euren egoitza: Mungia Futbol Sala
Taldea, Mungia Saskibaloi Taldea, Mungia Boleibol Taldea, Club
Deportivo de Tenis de Mesa Gorazde, Mungia Atletismo Taldea eta
Mungia Igeriketa Taldea, (maila guztietan daude gizonezkoen eta
emakumezkoen taldeak).
"J.A. Agirre" kiroldegia
1987ko apirilean inauguratu eta 1988ko urtarrilean zabaldu zen.
Elkarri dautsala dauden eraikin bik osatzen dute, eta euskal tradizioko
baserrien antzera, teila gorriz egindako ur-biko teilatua dauka.
Eraikinotan ditugu: batetik kirol ezberdinetarako pista, eta bestetik
estalpeko igerilekua, bi gune nagusi horien artean administrazioa,
aldagelak, taberna eta gainerako zerbitzu guztiak daude.
(PDF formatuan fitxategia)
|
KIROL EZBERDINETARAKO
PISTA:
- 46x30m (1.380 m2)
- Behea kautxuzkoa da, 4mm-ko lodierakoa, eta honen azpian
tarima doblea dago hormigoizko estrukturari gomazko motelgailu
koniko batzuen bidez lotua.
- Hormigoi prefabrikatuz egindako harmailak ditu 500 lagunentzat.
- Areto-futbola, saskibaloia, boleibola, eskubaloia, badmintona,
gimnasia etab. egiteko pista.
- Helduentzako kirol anitzeko ikastaroak.
|
|
IGERILEKU ESTALIA:
- Helduentzat: 25x10,5 m (6 kale)
- Umeentzat: 10x5 m
- Urte osoan dago zabalik uztailean (ikastaroak bakarrik)
eta abuztuan (mantenimendua) izan ezik.
- Helduentzako (maila bi) eta umeentzako (lau maila) igeriketa
ikastaroak egoten dira, baita igeriketa teknikoko ikastaroa
ere.
|
 |
 |
SQUASH PISTAK:
- Pista 2 (arauzko neurriak dituzte)
- Atzeko frontisa beirazkoa da eta behea tarima.
|
|
MUSKULAZIO GELA:
- Lehenengo pisuan dago
- 120 m2koa da (gutxi gorabehera)
- Bertan daude makinak eta halterak, baita giharrak luzatzeko
gunea eta gune kardio-baskularra (bizikletak) ere.
- Muskulazioa, indarberritzeko ginmasia, ginmasia kardio-baskularra...
egiteko gela dogu hau.
- Helduentzako muskulazio ikastaroak.
|
 |
 |
GIMNASIOA:
- 255 m2 ditu guztira (gutxi gorabehera).
- Ispiluak eta horma-barrak
- Aerobica, mantentzeko gimnasia, gimnasia berezia, adinekoentzako
mantentzeko gimnasia, saloi-dantzak eta abar egiteko leku
aproposa.
|
|
TATAMIA:
- 70 m2 (gutxi gorabehera)
- Horma-barrak eta umeentzako materiala
- Umeentzako karate ikastaroetarako, aurre-kirola egiteko,
psikomotrizitatea lantzeko...
|
|
GORPUTZ-TRATAMENDUAK:
- Sauna 1 (6 lagunentzakoa), dutxa 2 eta atsedenlekua
ditu.
- UVA solarium 2
- Masajeetarako gela 2
- Dutxa/aldagelak eta armairuak
- 100 m2-koa da (gutxi gorabehera)
- Sauna, solariuma, fisioterapia, masajeak, lokatza, mediku
eta dietistaren kontsulta...
|
 |
|
ALDAGELAK:
- Beheko pisua
- Igerilekuek aldagela 2 dituzte; bakoitza 50 lagunentzat,
eta arropaz aldatzeko banakako gelatxoak.
- Pistek 4 aldagela dituzte, bakoitza 15 lagunentzat
- Epaileentzat eta langileentzat beste 2 daude, bakoitza
lagun 2rentzat
- Guztiek dauzkate armairu kolektiboak, bakoitzaren takila,
bankuak, pertxak, komunak, dutxak eta lababoak.
|
|
ADMINISTRAZIOA ETA SARRERA KONTROLA:
- Argien eta makinen kontrola, baita Erabiltzaileen Softwarearena
eta instalazio eta jarduerena ere
- Sarrerak saldu, instalazioen erreserbak egin, kirol
materiala jagon, ikastaroetarako izen-ematea kontrolatu
etab.
|
|
TABERNA:
- 300 m2 (gutxi gorabehera)
- Gizon eta emakumeentzako komunak
- Kirol ezberdinak egiten diren pistako sarrera
|
|
ZUZENDARITZA:
- Lehenengo pisua
- 15 m2 (gutxi gorabehera)
- Astiuneren gestio administratiboa eta teknikoa
|
|
BATZAR-GELA:
- Kirol taldeak zein kirol, kultura edo gizarte elkarteak
euren batzarrak egiteko, bideoak ikusteko ...
|
 |
KANPOKO IGERILEKUA:
- Helduentzat: 25x12,5 m (6 kale)
- Umeentzat: 6x12,5
- Eguzkitan egoteko berdegunea, arbola eta guzti; eta
boleibola egiteko hareazko zelai txiki bat (2.000 m2-koa.)
- Aldagelak (dutxak eta lababoak), komunak eta udako taberna.
- Ekainaren 15 hasi eta irailaren 15era bitartean egoten
da zabalik.
- Solariuma eta jolasgunea urte osoan egoten dira zabalik
Ordutegia
|
(PDF formatuan fitxategia)
|