AGENDA CASTELLANO ENGLISH SARRERA

Mungiako auzoak elizatea bezain zaharrak dira. Auzo bakoitzak ehundaka urtetan zehar nortasun berezia daukan gune bat sortu du eta auzokideek gauza handitzat izan dute beti auzokoa izatea eta ez kalekoa.

Auzune bakoitzak erreferentzia argi batzuk ditu: patroia, baseliza (baselizarik gehienak gure garaietan berreraikitakoak dira) eta, zer esanik ez, jaiak. Auzuneen arteko mugak (eta sarritan udalerrien arteko mugak ere) erreka txikiek markatzen dituzte, nahiz eta, batzuetan, muga hauek auzokoentzat eurentzat ere oso argiak ez diren.

Emerando   Larrauri
Markaida   Trobika
Billela   Larrabizker
Atxuri   Belako: Llona,
Atela, Iturbaltzaga
Laukariz: Zabalondo,
Berreaga mendia,
Basozabal, Maurola,
Elgezabal