Auzuneko etxe batzuk uriguneak hartu baditu ere, estazioa deritzon aldea eta rugby zelaia bera ere auzune honetakoak dira. Nekazaritzak eta abeltzaintzak gaur egun baino indar handiagoa izan dute lehenagoko sasoietan. Oinez ibiltzeko eta osteratxoak egiteko bide ezin hobeak eskaintzen ditu Mungiako saihesbide alboko bidetik abiatuta eta edozein auzobidetik sartuta.
Zabalera: 1,95 km2
Nola heldu: Gatikarako bidetik.
Jaiak: Beñardo deuna, abuztuko hirugarren domekan, eta San Martin azaroaren 11n.