Jatabegaz muga egiten duen auzo honetan industrialde bat dago urigunetik gertu. Bere zubi erromanikotik oso jende gutxi pasatzen da gaur egun, sasoi batean deabru edo sorgin bat bertan pasatzen zirenei orkatilatik oratzen hasi zitzaienetik. San Andres baseliza errepide alboan dago eta bere inguruan honako zerbitzuak ditu: erretegia, atsedengunea (mahaiak eta guzti) eta animazino handia izaten duen probaleku ederra.
Zabalera: 3,00 km2
Nola heldu: Mungia-Jatabe-Plentzia bidetik.
Jaiak: Azaroaren 30ean San Andres eta, batez ere, Kofradi Eguna, abuztuko lehen domekan eta aurreko asteburuan.