Garai batean uda pasatzeko lekua izan zen Bilbotik etortzen zirenentzat eta bilbotar horiek hainbat etxe dotore eta jauregi eraiki zituzten bertan. Larrauri nortasun handiko auzoa da, errepidetik ikusten dena baino askoz gehiago. Elizak berak ere balio handiko elementuak ditu. Balneario zaharra eta eskola dagoeneko desagertu dira, baina orain eskolaren eraikina auzoko elkarteek erabiltzen dute euren zereginetarako. Zumetzagan, San Migel baseliza dugu, Bizkaian aztarna erromanikoak dituen bakarretakoa, antzina-antzinako elementu baliozkoak dituena.
Zabalera: 5,75 km2
Nola heldu: Bermeo-Bakio errepidetik
Jaiak: irailaren 24an, Mesedeetako Amabirjina; izen handiko jaiak, kontzertuak eta erromeriak ez dira falta izaten.