Auzo honetan dago Berreagamendi urbanizazioa, "Sociedad Bilbaina"k eragindakoa. Gaur egun bereiztu egin behar dira Berreagamendi Etxejabe Elkartea (urbanizazioa eta bere zerbitzuak gestionatzeko sortua) eta "Club de Campo" deritzona, kirol eskaintza zabala daukana (golf, igerilekua, gimnasialekua, pilota, ...). Aipagarriak dira bertan dauden pasealeku ederrak eta lakua, kaleetan antzinako toponimia gordetzeko egindako ahaleginaz gainera. Gaur egun 600 bat etxe daude, baina oraindik ez da urbanizazio plan osoa gauzatu.
- Zabalera: 3,2 km2
- Nola heldu: Autoz, Santiago elizatik eta Artebakarratik. Zabalondotik ere ibilbide polita dago oinez egiteko.
- Mapa: Mapa jaitsi (PDF)
|