Nekazal giroko auzunea da; baserri gutxi eta soro zabalak ditu. Mungiako hilerri berria bertan dago. Eliz-eraikinei dagokienez, auzo horretan San Salbatore baseliza dago, eta bertatik irtenda, ibilbide polita egin daiteke oinez Zumetzagaraino, hango baseliza ederra ikusteko.
Zabalera: 5,81 km2
Nola heldu: Larrauritik Jataberako bidetik.
Jaiak: abuztuaren 6an, San Salbatore. Irailaren 29an Zumetzagan San Migel jaia ospatzen da eta bertako erromeriara mungiar eta bakiotar ugari joaten dira.