Santa Mariñe gainetik (bertan Mungiako ikuspegi paregabea dugu) uriguneraino zabaltzen da. Trobika eta San Inazio kaleak ere auzune honetakoak dira.
Zabalera: 2,42 km2
Nola heldu: Mungia-Bermeo errepidetik.
Jaiak: Uztailaren 31n San Inazio eguna ospatzen da eta bertakoak Santa Mariñera joaten dira. Azken urteotan urigunera jaisten dira idi gurdia hartuta, antzinako "eskotak" berreskuratu nahian.