> Agenda > Castellano
> Web Mapa > English
• MUNGIA
  - Datu Orokorrak
  - Historia
  - Planoak eta Mapak
  - Mungiako Auzoak
  - Elkarteak
  - Jaiak
  - Eskualdea
• UDALA ETA
   UDAL ZERBITZUAK
• GIZARTE ZERBITZUAK
• ZERBITZUAK
• UDALEKO PLAN
   ESTRATEGIKOAK
• INGURUMENA
• EKONOMIA-JARDUERA
   ETA LANA
• ETENGABEKO
   PRESTAKUNTZA
• TURISMOA:
   ZER IKUSI, ZER EGIN

• KULTUR ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK

•KIROL ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK
• EUSKARA
• GAZTERIA

Ezagutu Mungiari buruzko datuak Udalmap-en
(Sakatu: Iraunkortasuna adierazleak)

Euskal Herria

Lurralde
Antolaketa:

Euskal Autonomia Erkidegoa

Lurralde historikoa:
Bizkaia

Azalera:
52´12 Km2

Eskualdea:
Mungialdea

Epaitegi-barrutia:
Gernika-Lumo

Klima:
epela eta hezea

KOKAERA GEOGRAFIKOA

Mungia itsasotik 20 metroko garaieran dagoen eremu zabala da. Sollube (684 m) eta Jata (592 m) mendiez gain, baditu hainbat sakonune eta mendixka; besteak beste Gondramendi (217 m), Tallu (342 m) eta Berreaga (366 m).

Mendi horiek Butroi ibaiaren ibarra inguratzen dute. Ibai horrek, Bizkargi (536 m) mendian sortu eta Mungiatik igaro ostean, Gaminiz badian isurtzen du ura. Baina hori ez da alde honek duen ur-etorri bakarra; badira inguruan makina bat errekatxo eta iturri (Butroi ibaiaren ibaiadarrak), Atxuri, Trobika, Lauromendi, Atebarri edo Mantzorriko erreka esaterako, antzina 20 errotari eragiteko gauza zirenak.

MUGAK

Iparraldean, Bakio eta Bermeo; hegoaldean Derio, Zamudio eta Gamiz-Fika; ekialdean Meñaka eta Gamiz-Fika; eta mendebaldean Loiu, Gatika eta Jatabe. Muga horien barruan sortzen den eskualdeak Mungiaz gain ondoko udalerriak ere hartzen ditu: Arrieta, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka, Fruiz eta Bakio. Orain gutxira arte, Mungiak beste herri batzuek legez, bazituen ondoko udalerrietan hainbat barruti. Enklabe horiek apurka-apurka hurbilen zeukaten udalerriaren esku geratu dira, kostaldeko Basorda kasu.

 

BIZTANLERIA

2008ko urtarrilaren 1eko erroldako datuen arabera, Mungiak 15.984 bizilagun ditu, horietatik 7.812 gizonezkoak eta 8.172 emakumezkoak.

80ko hamarkadaren hasieran jasandako geldiune laburra kenduta, Mungiako biztanleriak etengabeko hazkundea izan du. Hazkunde hori azken urteotan bizkortu egin da Euskal Herriko toki ezberdinetatik etorri eta herrian finkatu den pertsona multzoari esker; baita hazkunde begetatiboaren portzentaia altuari esker ere.

Horrek guzti horrek populazioaren %20 bederatzi urtetik beherakoa izatea eragin du. Mungiako bizilagunen %35,5 oinarrizko ikasketak egiten ari dira edo egin dituzte, %14,5ek profesional erako ikasketak dituzte, %20,44k bigarren mailakoak edo erdi mailakoak, eta %16,5ek goi mailakoak.

Hizkuntzari dagokionez, euskaldun kopuru handia duen eskualdea da; bizilagunen %23,8 gaztelaniadunak dira, %21,1 ia euskaldunak, %55,1 euskaldunak dira, eta azken horietatik %75,9 alfabetatuta daude.

Azken urteotan, Mungia jatorri askotako jendearen bizileku bilakatu da, besteak beste, Ipar Afrikatik, Hego Amerikatik eta Europako ekialdeko herrialdeetatik etorritakoena. Etorkin horiek normaltasun osoz egokitu dira eguneroko bizitzara.

Mungia Udala Tf.: 94 674 12 16