|
Urriko azken igandean
Urriko akabuko igandean Lore Jokoak antolatzen ditugu Mungian. Herri osoaren partaidetza lortu duen jai honen bidez, Mungiak ehun urte egiten du atzera bere historian: orduko ofizioak, lehiaketak, orduko bizi-ohiturak (bataioak, ezkontzak, ospakizunak...), gure historiako gertakizunak...
Lauaxetaren jaiotzaren mendeurreneko ospakizunen ondorioz hasi zen Mungia jai-egun hau ospatzen. Harrezkero, gero eta mungiar gehiagok hartzen dute parte guztiontzat erreferentzia bihurtu den jai-egun horretan.

|