|
Data aldatu egiten da ilargi-egutegiaren arabera.
Ihauteri-larunbatean desfilea eta lehiaketak egoten dira. Igandean Basatostea edo Txitxiburduntzia egiten da; mendi ibilaldi hau tradizio luzekoa da inguru honetan, urte bakoitzean Mungiako auzo bat aukeratzen da ibilaldia egiteko. Ihauteri-asteartean umeentzako ekintzak antolatzen dira.

|