> Agenda > Castellano
> Web Mapa > English
• MUNGIA
  - Datu Orokorrak
  - Historia
  - Planoak eta Mapak
  - Mungiako Auzoak
  - Elkarteak
  - Jaiak
  - Eskualdea
• UDALA ETA
   UDAL ZERBITZUAK
• GIZARTE ZERBITZUAK
• ZERBITZUAK
• UDALEKO PLAN
   ESTRATEGIKOAK
• INGURUMENA
• EKONOMIA-JARDUERA
   ETA LANA
• ETENGABEKO
   PRESTAKUNTZA
• TURISMOA:
   ZER IKUSI, ZER EGIN

• KULTUR ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK

•KIROL ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK
• EUSKARA
• GAZTERIA

Historiaurrean Mungialdean jendea bazela erakusten duten aztarnak badira ere (Berreagako kastroa eta ondoko herrietan aurkitu diren garai ezberdinetako hilarriak), 1051koa da lehenengo dokumentu aipamena. Bertan, Mungiako abateak (Momme Munchiensis abbate) Bizkaiko Jaunak Donemiliagako monastegiari egindako dohaintzaren berri ematen du.

Hasieran Mungia (Mune-ganean, antza; Butroi ibaiaren ertzetan kokatua zegoelako) elizaren inguruan sakabanatutako herrixka txiki bat baino ez zen izango. Apurka-apurka, gero eta garrantzi handiagoa hartu zuen; batetik, eliza administrazio gunea zelako (abate izateak hori erakusten du) eta bestetik jaurerritik kostarako pasabidea zelako, batez ere esportazioan nabarmentzen hasia zen Bermeorako.

Gauzak horrela, noble-familia edo handiki familia garrantzitsuak inguruan kokatzen hasi ziren eta dorretxeak eraikitzen eta euren botere ekonomikoaren oinarria inguruko soloak eta lurra ustiatzea zen.

XIII. mendearen bukaeran gertatu zen krisiak eragin nabarmena izan zuen noble-leinu hauen ekonomian eta irabaziak murriztu egin zitzaizkien. Honen ondorioz eta euren ekonomia hobetu nahian, baliabiderik errazena erabili zuten askotan: indarkeria. Norgehiagoka bertan elkarren aurka burrukatu zuten baserritarrei zeukaten apurra kenduz eta, ahaide nagusien arteko gudu latzetan parte hartzera behartuz.

Mungialdean, bi leinuen ordezkariak aurkitu ditzakegu: batetik, Billela familia Ganboatarren aldekoa eta, bestetik, Oinaz bandoaren buru ziren Butroitarrak. Euron dorretxeen hurbiltasun geografikoaren erruz gertatu ziren hain sarri borrokak.

Elizateko biztanleek uria sortzeko pribilegioa eskatu zioten Bizkaiko Jaunari, beren burua babestu ahal izateko eta, horrela,1376ko abuztuaren 1ean, Don Juan infanteak Mungiako uria sortu zuen eta Logroñoko Forua eman zion.

Bai elizatea bai uria, biak zeuden Uribe merindadearen barruan. Bakoitzak bere udal propioa zuen; eta baita jarleku ezberdinak ere Gernikako Batzar Nagusietan: 59. jarlekua elizateak eta 15. jarlekua uriak.

Hiria sortu zen arren leinuen arteko gatazkak ez ziren amaitu. Aipatzekoak dira Berteizko Guda edo 1479ko apirilaren 27an Mungiako bataila izenaz ezagutzen dena. Horretan, Oinaz eta Ganboa leinuek, ordura arte etsai, bat egin zuten Haroko Kondearen aurka borrokatzeko.

Guda eta gatazka hauek amaitu ondoren, Mungiako historia ustegabe handirik gabe joan zen. Bertako biztanleek nekazaritzari ekin zioten gehienbat, nahiz eta, honekin erlazionatutako industria txiki bat sortu: ibai ertzetan kokatutako hainbat errota eta artisautzarekin lotutako tailer txikiak urian.

Lasaitasun hau zenbait gertakarik apurtu zuten: 1602an gertatutako suteak eta 1778ko azaroaren 9an izan zen sute ikaragarriak; 14 eraikin garrantzitsuk su hartu zuten. Harrezkero, istripuak ekiditeko asmotan, lastoa, egurra eta ikatza uriaren ondoan pilatzea erabaki zuten.


Atzekaldeta deitu zioten, herriaren atzeko aldean baitzegoen. Uriak eta elizateak, autonomoak izan arren, askotan bat egiten zuten zenbait zerbitzu eta hobekuntza lortzeko. Eskola bera zeukaten eta Gondramenditik herrira ura ekartzeko sasoian, bi udalek ordaindu zituzten gastuak.

Apurka-apurka bat egiteko ideia nagusitu zen, eta lortu ere lortu zen 1900eko urriaren 6an erakunde bakarra egin baitzuten. Bat egite horren ikurra Beko-kalen dagoen iturria da, bertan agertzen den leloa "Biak bat eta biena" delarik.


PDF formatuan ikusi

Mungiako biztanleen bizitza lasaia izan zen 1936era arte. Gerra garaian Mungia gogor bonbardatu zuten gudatalde faxistek. Mungiatik alde egin zutenean beste bandoan kontrolatugabeko zenbait taldek herriko hainbat eraikin erre zituzten.

Gerrak herriaren hazkundea mugatu zuen, baina 60ko hamarkadaren hasieran industrializazioak jende asko ekarri zuen. Jende hori albo herrietatik zein estatuko beste herri batzuetatik etorri zen eta urte gutxiren barruan eraikin berri asko eta kale osoak sortu ziren, hirigunea nabarmen haziz. 70ko hamarkadaren bukaerako atzerakadak biztanleriaren berezko hazkundean gainbera ekarri zuen biztanleriari eraginez, baina azken urteotan gorakada nabarmena izan du.

Diktadura sasoian, kontrako mugimendua herri-elkarteetan oinarritu zen. Hauek Elizaren babesaz ekintza kulturalak bultzatu zituzten, beti ere Euskal Kulturaren izenean. Garai hartako azken urteetan Mungian aipagarriak izan ziren Lemoizko zentral nuklearraren kontrako mugimenduak, Basorda Mungiako barrutia baitzen. 1977an diktadura osteko lehen udal demokratikoa aukeratu zen.

 

Mungia Udala Tf.: 94 674 12 16