> Agenda > Castellano
> Web Mapa > English
• MUNGIA
• UDALA ETA
   UDAL ZERBITZUAK
• GIZARTE ZERBITZUAK
• ZERBITZUAK
• UDALEKO PLAN
   ESTRATEGIKOAK
• INGURUMENA
• EKONOMIA-JARDUERA
   ETA LANA
• ETENGABEKO
   PRESTAKUNTZA
• TURISMOA:
   ZER IKUSI, ZER EGIN

• KULTUR ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK

  - Zerbitzu Orokorrak
  - AUEren Kontratazioa
  - Azpiegiturak
    eta Zerbitzuak
  - Udal Biblioteka
  - Musika Eskola

  - Elkarteak

  - Euskaltegia
  - Agenda
•KIROL ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK
• EUSKARA
• GAZTERIA

< Itzuli: Udal Biblioteka

1957ko otsailaren 15ean, Udalak Osoko Bilkuran egindako aparteko batzarrean Udal Liburutegi publikoa eratzeko lehenbiziko erabakia hartu zuen, lokalen baten egokiarazpenaren baldintzapean.

1958ko otsailaren 28an, Udalak Osoko Bilkuran egindako aparteko batzarrean 1957ko otsailaren 15eko erabakia berretsi zuen, udaletzeko behealdeko lokala egokitu eta gero (zerga-bilketarako lokala).

1958ko martxoaren 17an, liburutegiko arauzko udal-batzordea eratu eta Ignacio Arenaza Pagalday udal-liburuzain izendatu zuten.

1958ko maiatzaren 8an Mungiako Udala eta Liburutegien Probintzia- Zentruaren arteko hitzarmena sinatu zen.

1961eko abenduaren 15ean, Udal Liburutegi publikoa Bizkaiko Aurrezki Kutxaren eraikinean eta bere laguntzaz eraikitzearren erakunde horrekin sinatutako hitzarmenaren klausulak onartu ziren.

1963ko martxoaren 29an, Udal Liburutegi publikoa Bizkaiko Aurrezki Kutxak emandako Elorduigoitia kaleko aurreneko etxeko lehenengo solairuan eratzeko hitzarmena Liburutegien Probintzia-Zentru Koordinatzailearen zuzendariarekin sinatuko zuen udal-ordezkaria izendatu zen.

1983an Liburutegia Torrebillelara ekarri zen eta gaur egun ere berton jarraiten du zure zain.

 

Mungia Udala Tf.: 94 674 12 16