> Agenda > Castellano
> Web Mapa > English
• MUNGIA
• UDALA ETA
   UDAL ZERBITZUAK
• GIZARTE ZERBITZUAK
• ZERBITZUAK
• UDALEKO PLAN
   ESTRATEGIKOAK
• INGURUMENA
• EKONOMIA-JARDUERA
   ETA LANA
• ETENGABEKO
   PRESTAKUNTZA
• TURISMOA:
   ZER IKUSI, ZER EGIN

• KULTUR ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK

  - Zerbitzu Orokorrak
  - AUEren Kontratazioa
  - Azpiegiturak
    eta Zerbitzuak
  - Udal Biblioteka
  - Musika Eskola

  - Elkarteak

  - Euskaltegia
  - Agenda
•KIROL ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK
• EUSKARA
• GAZTERIA

< Itzuli: Udal Biblioteka

MAILEGU-ZERBITZUA

Mungiako Udal Liburutegian 6 dokumentu hartu ahal izango dituzu guztira.

  • 3 liburu 15 egunerako
  • 3 material berezi (dvd, cd, cd-rom..) 7 egunerako

Sareko gainerako udal liburutegietan 10 dokumentu gehiago:

  • 5 liburu 15 egunerako
  • 5 material berezi 7 egunerako

Liburuak behin baino ezin dira berritu, 15 egunerako, eta material bereziak 7 egunerako, baldin eta erreserbatuta ez badaude.

Liburutegiko mailegu-zerbitzua etxera (Liburutegiko karnetarekin)

Zerbitzu hau erabiltzeko mailegutzako araudi orokorra dago indarrean.

Doako zerbitzua:

  • 65 urtetik gorako pertsonentzat.
  • Gaixoentzat edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat.
  • Gehienez 4 dokumentu eskatu daitezke: liburu 2, bideo 1 (edo DVDa), cd 1 (edo CD-ROMa)

Zerbitzu hau Mungia edo inguruetan bizi direnentzat pentsatuta dago. Mesedez, zerbitzu hau erabili nahi izatekotan, orri hau bete ezazu.

 

INFORMAZIOA ETA DOKUMENTUAK LORTZEKO ZERBITZUA

Informazio-zerbitzuak bibliografi ondasunak topatzeko eta erabiltzeko laguntza eskeintzen dizu. Liburutegiaren jardunbidea eta bere zerbitzuei buruzko zalantzak argituko dizkizu.

 

HAURRENTZAKO LIBURUTEGIA

Behar duzuna aurkituko duzu liburutegian:

  • Ipuinak
  • Ezagupenerako Liburuak
  • Aldizkariak
  • Ikus-entzunezko materiala: kaxetak, bideoak eta disko trinkoak

 

KONTSULTA ETA MULTIMEDIA GELA

Liburutegiko bibliografi ondasunak eta informazio-teknologia berriak kontsultatzeko erabili dezakezu. Ezin duzu ikasgelatzat erabili.

Interneterako sarrera zerbitzua dohainik.

 

HERRIAREN-BIBLIOGRAFI ONDASUNAK

Herriaren-bibliografi ondasunak, Mungiari buruz argitaratutako guztia (liburuak, aldizkariak, artikuloak, dossierrak, etabar) batzen du. Aldizkarietako artikuloen bilketa eta prentsako datutegia ere barne hartzen ditu.

 

LIBURUTEGIKO EKIMENAK

  • Literatura Jardunaldiak
  • Irakurlearen kluba
  • Liburutegiko lanabesak
  • Txikitailerrak
  • Kontuak-kontetan
  • Liburutan Blai

 

Mungia Udala Tf.: 94 674 12 16