|

 |
|
Aurkitu ezazu zugandik parajeen dagoen denda |
Mungialdeko Behargintzaren helburu nagusienetako bat Mungiako merkataritza indartzea, bultzatzea eta garatzea da, sektore horrek ondoko arloetan dituen beharrizanei erantzun egokia emanda:
- Langileak bilatzea
- Diru-laguntzak
- Eusko Jaurlaritza 2008
- Negozio Gunea: produktuen aurkezpenak, kanpainak…
- Prestakuntza prozesuak
- Merkataritza dinamizatzeko kanpainak
- Kale-seinaleak eta zabalkundea
- Merkagunea: Merkatarien eta Ostalarien elkarterekin elkarlanean egindako programak.
1. Bana-banako elkarrizketa programa Mungiako merkatalgune guztiekin. Behargintzako teknikariek datuak gaurkotu, zerbitzuak eskaini eta beharrizanak batu egingo dituzte.
2. Mungiako ostalaritza eta merkataritzako zerbitzuen katalogo orokorra argitaratuko da, 2010eko urria-azaroan. Negozio bakoitzak bere orria izango du. Dokumentu hau berau udal WEBean eskegita egongo da.
- Mungiako merkataritzaren Geografia Informazio Zerbitzua (GIS) burutuko da eta udal WEBean eskegiko da. Sistema honek edozein negozio kokatuko du uriguneko planoan.
- Mungiako eskaintza komertzialaren 5 ormirudi berri egingo dira.
3. Agenda 21eko programak merkataritzarako.
Mungiako 20 komertziotan energi eraginkortasun programak burutuko dira. Programa hauek ez dute kosterik izango, EVEren dirulaguntzen bidez bideratuko dira eta euretan jasangarritasunaren arloko ratioak neurtu eta energi aurrerapen eta eraginkortasun neurriak proposatuko dira.
4. 2009ko Merkagune programa burutzea
Iturribarriondo inguruko bergaitze lanak burutuko dira.
Andra Mariko azoka-ferietarako ekipamendua erosi eta kokatu egingo da.
5. Galtzagorri-denda ziurtagiria 10 dendatan
Uriguneko dendak erreferentzia hurbilena eta laguntza-gunerik hurbilena bihurtzea nahi da.
6. Erakusleihoak atontzeko banakako tutoretzak
10 dendatan erakusleihoak atontzen ikasteko tutoretzak egingo dira: eskaparatismo-teknikak denda bakoitzean zelan gauzatu daitezkeen aztertuko dute aditu batekin hala nahi duten dendek.
7. Kartel normalizatuak banatuko dira
Beherapenak, ordutegiak eta beste ohar batzuk euskaraz ipintzeko kartelak banatuko dira.
Euskera Sailaren zerbitzuak denden esku jarriko dira.
8. Mugikortasun planaren atal bi landuko dira bereziki merkataritzara begira
- Zabaldu eta komunikazio kanpaina aparkaldi mugatuko eskaintza dela eta. Denbora mugatu batean eta dohainik, uriguneko erdi-erdian aparkatzeko aukerak aurkezten zaizkien zerbitzuen erabiltzaileei eta bezeroei.
- Zamaketa-lanetarako 12 toki berri zabalduko dira 2010 amaitu baino lehen
|