|
DATU OROKORRAK
Mungia, Mungialdea deitutako eskualdean dago. Eskualde hori 9 udalerrik osatzen dute eta Mungia da bertan udalerririk handiena eta eskualde burua. 2001eko zentsuaren arabera, 21.117 lagun bizi dira eskualde horretan. Eskualdeko biztanleen %65 baino gehiago Mungian bizi dira.
Mungiako biztanle-kopurua: 15.984 (2008ko urtarrilaren 1ean)
Eskualdea: Mungialdea
Lurraldea: Bizkaia
| Euskaldun indizea %
*
|
|
% 50 - 70 |
| |
% 70 - 90 |
| |
> |
|
- Arrieta: 87,02 (berdea)
- Bakio: 65,62 (urdina)
- Fruiz: 88,59 (berdea)
- Gamiz-Fika: 82,04 (berdea)
- Gatika: 85,61 (berdea)
- Laukiz: 59,81 (urdina)
- Jatabe: 81,64 (berdea)
- Meñaka: 92,02 (larrosa)
- Mungia: 65,64 (urdina)
|
|
 |
| * Euskaldun indizea (Derrigortasun indizea) = euskaldunak + ia-euskaldunak/2. |
Biztanleria adinaren arabera
MUNGIA |
Biztanleak |
0-19 |
20-64 |
>65 |
Guztira |
% |
Guztira |
% |
Guztira |
% |
Bizkaia
|
1.140.026
|
232.149
|
20,4
|
729.087 |
64,0 |
178.790 |
15,7 |
Plentzia-Mungia |
39.813 |
8.948 |
22,5 |
25.403 |
63,8 |
5.462 |
13,7 |
Mungia |
12.807 |
3.077 |
24,0 |
8.152 |
63,7 |
1.578 |
12,3 |
|
Biztanleria, jatorriaren arabera
MUNGIA |
Biztanleak |
Sedentarioak |
Barne-migratzaileak |
Etorkinak |
Guztira |
% |
Guztira |
% |
Guztira |
% |
Bizkaia
|
1.140.026
|
543.909 |
47,7 |
329.800 |
28,9 |
266.317 |
23,4 |
Plentzia-Mungia |
39.813 |
16.015 |
40,2 |
20.457 |
51,4 |
3.341
|
8,4 |
Mungia |
12.807 |
6.077 |
47,5 |
5.275 |
41,2 |
1.455 |
11,4 |
|
HIZKUNTZA GAITASUNA
Mungiako biztanleetatik %55 euskaldunak dira, hau da, ondo hitz egiteko eta ulertzeko gauza dira. Besteetatik %21,10 elebidun hartzaileak dira, hau da, berba ondo egin ez arren, ondo ulertzeko gaitasuna dutenak. Erdaldunen kopurua, berriz, %23,80koa da.
Bilakaera, orokorrean, positiboa izan da, izan ere, euskaldunen portzentajeak, 1986tik 2001era bitartean, apur bat behera egin badu ere (%58,8tik %55,9ra), elebidun hartzaileen portzentajea, ostera, bikoiztu egin da ia: %12,4tik %21,10era; erdaldun elebakarren ehunekoak, berriz, behera egin du nabarmen: %28,8tik %23,80ra. 
Hizkuntza-gaitasuna, adinaren arabera (1996)
Euskaldunen proportziorik handiena zaharrenen eta gazteenen artean dago. Izan ere, 60 urtetik gorakoen artean eta 19 urtetik beherakoen artean euskaldunak %60tik gora dira. Nabarmentzekoa da 15 urtetik beherakoen artean, 4 gaztetik 3 euskaldunak direla. Adin-tarte horretan, gainera, dago erdaldun elebakarren proportziorik txikiena (%11); portzentajerik handienak helduek dituzte, 30 eta 59 urte bitartekoen artean herena baino gehiago erdaldun elebakarrak baitira.
Hizkuntza-gaitasuna, auzoaren arabera (1996)
Mungiako auzo guztietan euskaldunak auzokideen erdia baino gehiago dira. Euskaldunen portzentajerik handiena duen auzoa Billela-Atxuri da (%72,15).
|
Guztira |
Euskaldunak |
Elebidun hartzaileak |
Erdaldun elebakarrak |
Mungia |
12126 |
58,81 |
12,36 |
28,83 |
Mungia-Basozabal |
2168 |
53,18 |
12,73 |
34,09 |
Mungia-Billela-Atxuri |
1174 |
72,15 |
8,69 |
19,17 |
Mungia-Hirigunea |
8784 |
58,41 |
12,76 |
28,83 |
|
FAMILIA BIDEZKO JARRAIPENA
Hizkuntza-bilakaeraren tipologia (2001)
Mungian euskaldun zaharrak erdaldun zaharrak baino apur gehiago dira. Euskaldun gehienak euskaldun zaharrak dira, hau da, etxean jaso dute euskara eta, gorde egiten dute. Euskaldun berrien portzentajea, hau da, ama-hizkuntza euskara ez den beste hizkuntza bat izan dutenak, oro har, txikia da (%8); are txikiagoa da elebidun hartzaileena (%5,1), hau da, etxean euskara gaztelaniarekin batera jaso dutenena.
5 urte eta gehiagoko biztanleria, lurralde-eremuen eta hizkuntza-bilakaeraren tipologiaren arabera. 2001
Guztira |
Euskaldun-
zaharrak |
Jatorrizko
elebidunak |
Euskaldun-
berriak |
Partzialki
euskaldunberriak |
Partzialki
erdaldunduak |
Guztiz
erdaldunduak |
Erdaldun-
zaharrak |
12.956 |
5.400 |
664 |
1.105 |
1.721 |
395 |
94 |
3..577 |
|
Iturria: EUSTAT. Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsua (BEZ01)
Etxeko hizkuntzaren erabileraren tipologia (2001)
Mungiako biztanleen laurdenak baino gehiagok (%27,6) euskaraz hitz egiten du etxean. Gaztelaniaz hitz egiten dutenek, ordea, bikoiztu egiten dute kopurua. Hiztunen tipologiaren arabera, berriz, erabilera aldatu egiten dela ikusiko dugu. Hori horrela, 5 urtetik gorako euskaldun zaharretatik %52,7k etxean euskara erabiltzen dute eta horietatik %15ek gaztelaniarekin batera egiten dute. Jatorriz elebidunak eta euskaldun berriak, ostera, oso gutxi dira nagusiki euskaraz hitz egiten dutenak (%5,1 eta %2,8 hurrenez hurren). Euskaldun berriek eta partzialki euskaldunberri direnek nagusiki gaztelania hutsean jarduten dute. Partzialki euskaldunberri direnen artean ez du inork euskara hutsean hitz egiten etxean. Hala ere, azpimarratu behar da partzialki erdaldunduen artean, ia erdiek euskara eta gaztelania, biak erabiltzen dituztela.
Biztanleria, lurralde-eremuaren, ama-hizkuntzaren eta etxean hitz egiten den hizkuntzaren arabera. 2001
Guztira |
Ama-hizkuntza |
Etxean erabiltzen den hizkuntza |
|
Euskara |
Erdara |
Biak |
Beste bat |
Euskara |
Erdara |
Biak |
Beste bat |
13.807 |
6.095 |
6.476 |
964 |
272 |
3.817 |
7.358 |
2.491 |
141 |
|
Iturria: EUSTAT. Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsua. 2001
5 urte eta gehiagoko biztanleria, lurralde-eremuen eta etxean erabiltzen den hizkuntzaren tipologiaren arabera . 2001 (1)
| Guztira |
|
9.285 |
| Euskaldunzaharrak |
Euskaraz aktiboak |
3.448 |
| Bietan aktiboak |
1.401 |
| Euskaraz pasiboak |
551 |
| Jatorrizko elebidunak |
Euskaraz aktiboak |
76 |
| Bietan aktiboak |
398 |
| Euskaraz pasiboak |
190 |
| Euskaldunberriak |
Euskaraz aktiboak |
89 |
| Bietan aktiboak |
174 |
| Euskaraz pasiboak |
842 |
| Partzialki euskaldunberriak |
Euskaraz aktiboak |
|
| Bietan aktiboak |
168 |
| Euskaraz pasiboak |
1553 |
| Partzialki erdaldunduak |
Euskaraz aktiboak |
|
| Bietan aktiboak |
172 |
| Euskaraz pasiboak |
223 |
|
(1) Ez dira sartzen ez guztiz erdaldundutakoak ez eta erdaldun zaharrak ere
Iturria: EUSTAT. Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsua (BEZ01)
Etxeko hizkuntza, euskaldunen dentsitatearen arabera
Etxeko euskaldunen dentsitatea %80tik gora denean baino ez da nagusiki euskaraz hitz egiten etxean. Dentsitatea txikiagoa denean euskararen erabilerak behera egiten du nabarmen. Izan ere, etxeko euskaldunak familiako erdia baino gutxiago direnean, etxean nagusiki gaztelania hutsean aritzen dira.
IRAKASKUNTZA
Mungian 5 ikastetxe daude, publikoak (3) eta pribatuak (2), euron artean oreka handia dago. 2007-08 ikasturtean, Mungiako ikastetxeetan 2929 ikasle matrikulatu ziren. Ikasle gehien dituzten ikastetxeak Larramendi Ikastola (ikasle guztien %38,4) eta Legardalde Herri Ikastetxea (%24,7) dira.
Ikastetxea |
Sarea |
Ikasleak |
A |
B |
D |
| CEP LAUKARIZ LHI |
Publikoa |
109 |
%3,7 |
|
|
|
|
109 |
%100,0 |
| CEO LEGARDALDE LHI |
Publikoa |
724 |
%24,7 |
|
|
35 |
%4,8 |
689 |
%95,2 |
| IES MUNGIA BHI |
Publikoa |
591 |
%20,2 |
104 |
%17,6 |
56 |
%9,4 |
431 |
%72,9 |
| GUZTIRA PUBLIKOAK |
Publikoa |
1424 |
%48,6 |
104 |
%5,9 |
91 |
%4,7 |
1229 |
%89,4 |
| CPEIPS FUNDACION ESCUELAS VENTADES HLBHIP |
Pribatua |
381 |
%13,0 |
|
|
|
|
381 |
%100 |
| CPEIPS LARRAMENDI IKASTOLA HLBHIP |
Pribatua |
1124 |
%38,4 |
|
|
|
|
1124 |
%100 |
| GUZTIRA PRIBATUAK |
Pribatua |
1505 |
%51,4 |
|
|
|
|
1505 |
%100 |
| MUNGIAKO IKASTETXEAK GUZTIRA |
GUZTIRA |
2929 |
%100 |
104 |
%5,9 |
91 |
%4,7 |
1849 |
%94,7 |
|
Taulan agertzen den moduan, eredu nagusia D eredua da (%94,7). Gaur egun umeen matrikulazioan D eredua baino ez dute eskaintzen Mungiako ikastetxeek, hala ere, ikusten denez, goragoko mailetan badira A eta B ereduko gela batzuk (oso gutxi hala ere). Gela horiek lehengo A eta B ereduen ondorio dira eta ikastetxe publikoetan daude. Azpimarratzekoa da etorkinen kopuruak gorakada handia izan duen arren, ikastetxeek egiten duten ahalegina urteotan egindako apustu horri gogor eusteko.
Hizkuntza Normalkuntzako programak
Mungiako Legardalde herri ikastetxeak (Lehen Hezkuntzako Ikastetxea) eta IES Mungia Bigarren hezkuntzako Institutuak Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuetan daude sartuta aspaldiko urteotan. Eta horren arabera, Normalkuntzako Arduradun Teknikoa izendatzen dute eta ikasturtean zehar hainbat ekintza burutzen dituzte ikasleek euskararekiko duten jarrera positiboa indartu eta euren euskara maila sendotzeko. Gainerako ikastetxeek Normalkuntza Proiekturik eginda eduki ez arren ere, ahalegin handia egiten dute ikasleen artean euskararen erabilera normalizatzen eta aipatutako jarrera positiboak bultzatzen.
Irakaskuntza ez unibertsitarioaren bilakaera 1983-84/2007-08)
Hezkuntzan hizkuntza-ereduak ezarri zirenetik D ereduak etengabe gora egin du, A ereduak eta B ereduek, berriz, behera. D ereduaren gorakada eta beste bien beherakada proportzionalak izan dira. Horretaz gainera, aipatzekoa da Mungian nahiko indartsu sartu zen B ereduak beherakada nabarmena izan duela, izan ere, bere eskaintza osoa B ereduan ematen zuen ikastetxea, Bentades hain zuzen ere, 2003-4 ikasturtean D eredura pasatu zen oso-osorik.
Haur Hezkuntzaren bilakaera, 1983-84/2007-08)
Haur Hezkuntzan, D ereduaren nagusitasuna erabatekoa da ereduak ezarri zirenetik, eta dagoeneko eredu hori da herriko ikastetxeek eskaintzen duten bakarra.
Irakaskuntza ez unibertsitarioa 2007-08, irakasmailaren arabera.
D eredua erabat nagusi da ikasmaila guztietan, Lanbide Heziketan izan ezik. Izan ere, Lanbide Heziketan ikasleen %4,8k baino ez du euskaraz ikasten; ia gehienek (%95,2) A ereduan dihardute. |