Mungiako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzagaz, herritarrei zuzenduta dagoan proiektu barri bat jarri dau martxan, bizi osorako ikaskuntza bultzatu eta sustatzeko asmoagaz, batez bere 25 urtetik gorako pertsonentzat.
Ze eratako formazino-ekintzak sartzen dira Etengabeko ikaskuntzaren barruan? Bizitzan zehar gure garapen pertsonala eta soziala osatzeko egiten diran formazino-ekintza guztiak (formalak, ez formalak eta informalak), bai ezagupenak zabaltzekoak eta bai jarrerak hobetzekoak; baita lan munduagaz lotutako formazinoa bere.
Programa honen bidez herritarrak parte hartzen ohitu daitezan lortu gura dogu, guztion artean bide barriak jorratu eta bazterkeriari aurre egingo deutson gizartea sortzeko.