AGENDA CASTELLANO ENGLISH SARRERA

CONSORCIO DE SERVICIOS SOCIALES

C/ AITA ELORRIAGA, 4 behea
48100 MUNGIA
Tfnoa: 94 615 55 51/64
Faxa: 94 674 24 54
E-maila: mungialde.gizartezerbitzuak@bizkaia.org
 

Jendaurreko ordutegia: astegunetan, 10:00-14:00 eta 17:00-19:00. (deitu lehenago)

Gizarte Zerbitzuetako Mungialde Patzuergoak bere zerbitzuak eskaintzen deutsez ondoko herrietako biztanleei: Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Meñaka eta Mungia. Mungialdeko biztanleek Gizarte Zerbitzuetako sareagaz daben lehenengo hartu-emona da, euren bizi kalitatea hobetu ahal izateko.

FUNTZIOAK:

  1. Jendeari gizarte eskubide eta baliabideen inguruko informazioa emotea.

  2. Gizarte Zerbitzuen gaineko banako eta taldeko arazoak konpontzea.

  3. Pertsona behartsuen kontrako gizarte bazterkeriaren aurka eta jende guztiaren promozio sozialaren alde egitea.

  4. Jendearen beharrak detektatu eta eskainitako zerbitzuak eta prestazioak egokiak diran ala ez kontrolatzea.

ZERBITZUAK

  1. Informazioa, Balorazioa eta Orientazioa: gizarte langileak ibiliko dira beharrean zerbitzu horretan, mota guztietako edota laguntzen barri emoteko: diru-laguntzak, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, Egoitzetan sartzeko tramitazioa, elbarritasun agiriak eta abar.

  2. Auzolan Programa: gizartean eta beharrean berriro sartzearen alde egitea, kontratazioaren aldeko banako eta taldeko prestakuntza ekintzen bidez.

  3. Lanbide Hastapenerako Ikastegia: 16 eta 21 urte bitarteko gazteek ofizio kualifikatua ikasi ahal izango dabe, eta ez da aurretizko titulaziorik behar..

  4. Drogamenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzua: afektatuei, familiei, hezitzaleei, eta gai horren gainean dabiltzan talde eta elkarteei informazioa, orientazioa eta aholkularitza emongo jake.

  5. Gizarte eta Hezkuntza Esku-hartzeko Taldea: 18 urte baino gitxiagoko gazteentzat; arazo pertsonal, afektibo, familiar, edukatibo eta sozialak konpontzen laguntzea da helburua.

  6. Aholkularitza juridikoa: banantze edo dibortzioaren, lege ezgaitasunen, tratu txarren, eraso sexualen eta abarren gaineko aholkularitza eta orientazio legala behar daben emakume edota gazteentzat.

  7. Gaigabetuentzako Informazio Gunea: gaigabetuen eta euren familien eskariak ezagutu eta kasuan kasuko erakunde edo baliabideetara bideratzea da helburua.


Centro de Acogida de menores
Zubiaga 2, 1º
Telefonoa: 94 674 29 25

Residencia San Jose Etxe Alai
Elordugoitia, 11
Telefonoa: 94 674 47 41

San Jose egoitza
Bermeo errepidea, km.19
Telefonoa: 94 674 53 07

Danontzat jubilatuak
Elordugoitia 13
Telefonoa: 94 674 38 11

Gorabide
Elordugoitia 2, Hugo Baroja
Telefonoa: 94 630 51 00

Cáritas
San Pedro eliza
Telefonoa: 94 615 50 74

Gizaberri(ONG 3.mundua)
San Pedro eliza
Telefonoa: 94674113