AGENDA CASTELLANO ENGLISH SARRERA

Autobusen Ordutegiak

Errepidez, Mungia Bilbotik 16 kilometrora dago, Bakiotik 12ra eta Bermeotik 18ra; Bilbo eta itsasertzeko erdiko kokaera honek, eta handitzen ari den inguruko industriak, udala komunikaziogune garrantzitsua izatea lortu dute. Inauguratu berria den Mungiako sahiesbideak automobil fluxu ugaria azkartzen du eta komunikazioa bizkortu ere, hirigunea egunero gurutzatzen zuten 18.000 automobilak derbideratzea lortu baitu.

Honela, hirigunerako sarbideetako auto-pilaketa ezerezean geratu da eta lasaitasun handia eman dio erdiguneari.

Beste bigarren mailako errepide-sare batek lotzen du Mungia eskualdeko gainerako herriekin.

 

Garraio publikoetan autobus-sare ugariari du eta, honi esker, inguruko herriekiko, Bilbo, Leioa, Barakaldo eta abarrekiko komunikazio azkar eta etengabea izan dezake. Garraio honi taxiarena ere gehitu behar zaio, gau eta eguneko zerbitzua du-eta, Zubiaga kalean zentralizatuta dagoen geltokian.

Hala ere, Mungiako auzotarrek gehien erabiltzen duten garraioa norberaren automobila da. 5.200 turismo inguru daude, eta hauei 900 kamioi, motozikletak eta abarrak gehituz gero, 6.500 ibilgailuko parke higikorra osatzen dute.

Komunikabideez ari garenean ezin dugu aipatu gabe utzi, Mungiatik oso erraza dela Euskadiko gainontzeko herrietara heltzea.

Horretarako, autopistarainoko autobidea dauka, bertara15 minutuan hel daitekeelarik. Aipagarriak diren beste puntu hurbil batzuk honako hauek dira: Sondikako aireportua 10 minutura; Plentzia, Sopela eta Bakioko hondartzak 15 minutura, Bermeo 20ra eta Gernika 30era.

Taxiak: 94 674 35 92

 

Autobusen Ordutegiak