> Agenda > Castellano
> Web Mapa > English
• MUNGIA
• UDALA ETA
   UDAL ZERBITZUAK
• GIZARTE ZERBITZUAK
  - Gizarte Ekintzako
    Zerbitzuak
  - Gizarte Zerbitzuetako
    Partzuergoa
  - Elkarteak
• ZERBITZUAK
• UDALEKO PLAN
   ESTRATEGIKOAK
• INGURUMENA
• EKONOMIA-JARDUERA
   ETA LANA
• ETENGABEKO
   PRESTAKUNTZA
• TURISMOA:
   ZER IKUSI, ZER EGIN

• KULTUR ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK

•KIROL ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK
• EUSKARA
• GAZTERIA

Udalak eskaintzen dituen zerbitzuez gain, Mungian ongizate arloko beste hainbat baliabide eta zerbitzu daude herritarren eskura.

Baliabide horiek Gizarte Zerbitzuetarako Mungialde Partzuergoak kudeatu eta bideratzen ditu. Mungialde Partzuergoa eskualdeko ondoko zazpi udalek osatzen dute: Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Mungia.

 

BULEGO OROKORRA

Aita Elorriaga 4, behea. 48100 MUNGIA
Telefonoa: 94.615.55.51/64
Faxa: 94.674.24.54
mungialde.gizartezerbitzuak@bizkaia.org

2. BULEGOA

Aita Elorriaga 17
Telefonoa: 94.404.77.07
Faxa: 94.404.77.05

 

JENDEA HARTZEKO ORDUTEGIA:

- Astelehenetik ostegunera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 18:00etara.
- Ostiraletan: 10:00etatik 14:00etara.
- Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean: 10:00etatik 14:00etara.

Mungialde Partzuergoa eskualde honetako herritarrek Gizarte Zerbitzuen sarearekin duten erreferentzia-lekurik hurbilenekoa da, euren bizi kalitatea hobetzeko sortua.

 

BALIABIDEAK, PROGRAMAK ETA ZERBITZUAK:

Herritarrentzako arreta, informazioa, egoeren balorazioa eta aholkularitza eskaintzen du Partzuergoak bere gizarte langileen bitartez. Horretara, bertara jotzen duten herritarren egoerak, arazoak edo beharrizanak aztertu, eta beharrezkoak diren neurriak hartzen dira. Zerbitzu batzuk ere eskatu eta bideratu litezke, honako hauek hain zuzen ere:

  • Diru-laguntzak
  • Etxez etxeko laguntza
  • Teleasistentzia
  • Egoitzetan eta eguneko zentroetan sartzeko eskariak
  • Ezinduentzako aparkatzeko txartela
  • Ezintasun-ziurtagiria lortzeko eskariak
  • Mendekotasunen balorazioa
  • Bidaietarako informazioa eta eskabideak: Adineko, Imserso, termalismoa…
  • Larrialdi egoera berezietan beharrezkoa den ostatua.

  • Drogamenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzua. Hainbat ekimen burutzen dira gazteen artean osasuna sustatzeko eta drogamenpekotasunen prebentziorako ohiturak indartzeko. Ekimen horiek gazteen bizitzako arlo gehienetan gauzatzen dira: eskolan, familian, lagunartean eta gizarte mailan. Horretaz gain, holako egoeraren bat bizi dutenei edota bere ingurukoei (familia, lagunak, ikastetxea, elkarteak…) informazioa, aholkularitza eta jarraibideak ematen zaizkie.
  • Aukera Berdintasunerako Zerbitzua. Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzea da zerbitzu horren helburua; baita ezinduen aukera berdintasuna bermatzea ere. Horretarako, sentiberatze kanpainak, prestakuntza programak eta arreta zerbitzua eskaintzen ditu Aukera Berdintasunerako Zerbitzuak.
  • Esku-hartze sozio-edukatiboko taldea. Talde hau familia-hezitzaileak eta adingabekoen hezitzaileak osatzen dute. Euren egitekoa hauxe da: egoera larrian  dauden zein ahulak diren edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden adingabekoei eta familiei laguntzea, heziketaren bidez esku-hartuta; gaztetxo horiek edo familiek garapen egokia eta “normala” izan dezaten.
  • Adingabekoentzako eta familientzako autoebaluazio zerbitzua, diagnostikoa eta arreta psikologikoa. Jarrera desegokiak aldatzeko estrategiak eskaintzen ditu zerbitzu honek, estrategia horiek tresna egokia izaten dira-eta gizarte bazterketako arriskutik ihes egin ahal izateko.
  • Emakumeentzako laguntza psikologikoa. Arazoak dituzten emakumeei laguntza, jarraibideak eta aholkularitza eskaintzen zaie, euren bizimoduan eragin kaltegarria duten krisi egoera horiei aurre egin ahal izateko.
  • Jagoten programa: 60 urtetik gorakoen bizi kalitatea hobetzeko sortutako programa da. Bere helburua mendekotasun egoerek sortzen dituzten ondorio negatiboak ahal den neurrian arintzea eta ekiditea da.
  • Etxez-etxeko janari zerbitzua: Etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileei zuzendua, beti ere gizarte langileak komenigarri ikusten duen kasuetarako. Erabiltzaileari bere etxera eroaten zaio aste osoko jatekoa. Nutrizioan adituak diren espezialistek prestatzen dituzte menuak, pertsona bakoitzaren beharrizanen arabera. Aukera bi daude: edo bazkaria bakarrik hartzea edo bazkaria eta afaria.
  • Eskola-absentismo eta ume eskolatugabeen kasuetan esku-hartzeko programa. 
  •  Andrazkoentzako eta adingabeentzako aholkularitza juridikoa lortzeko zerbitzua; giza-talde horiek dituzten arazo nagusienetan lege-aholkularitza egokia izan dezaten, ondoko gaietan besteak beste: dibortzioak edo banaketak, legezko ezgaitasunak, tratu txarrak, sexu-erasoak...
  • Ezintasunen bat duten herritarrentzako informazio gunea. Bertatik bideratuko dira talde horren eta euren familien beharrizanak eta eskariak, bai partzuergoak berak baliabideak jarrita eta bai beste erakunde batzuetara jota.
  • Mungialdeko familiek ume saharauiak udan hartzeko programa.

  • “Zugaz Mungialdean” adizkaria. Lau hilerik behin ateratzen den aldizkari honen bidez Mungialdeko herritarrei gizarte arloan eskaintzen diren baliabide eta zerbitzuen berri ematen zaie, baita Partzuergoak burutzen dituen programa eta ekintzen berri ere.

Mungia Udala Tf.: 94 674 12 16