> Agenda > Castellano
> Web Mapa > English
• MUNGIA
• UDALA ETA
   UDAL ZERBITZUAK
• GIZARTE ZERBITZUAK
  - Gizarte Ekintzako
    Zerbitzuak
  - Gizarte Zerbitzuetako
    Partzuergoa
  - Elkarteak
• ZERBITZUAK
• UDALEKO PLAN
   ESTRATEGIKOAK
• INGURUMENA
• EKONOMIA-JARDUERA
   ETA LANA
• ETENGABEKO
   PRESTAKUNTZA
• TURISMOA:
   ZER IKUSI, ZER EGIN

• KULTUR ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK

•KIROL ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK
• EUSKARA
• GAZTERIA

UDALEKO GIZARTE EKINTZA SAILA:

Mungiako Udaletxea. Trobika 1
Telefonoa: 94.655.87.14
gizartekintza@mungia.org

Mungiako Udaleko Gizarte Ekintza Arloa Mungian bizi diren herritar guztiei dago zabalik.

 

Ekintza-programak

ELKARBIZITZARAKO PLAN INTEGRALA. MUNGIA ERAIKITEN

2005ean hasi zen Mungia Elkarbizitzarako Plan Integrala prestatzen. Plan horren bidez herritarrek gizarte arloan dituzten beharrizanak hobeto ezagutu eta beharrezkoak diren ekintzak martxan jartzea espero da, beti ere, garapen iraunkorra eta zentzuzkoa bultzatuta.

Lehenengo fasean gure herriaren diagnostikoa egin zen, mungiarrek gai jakin batzuei buruz dituzten proposamenak jasotzeko, besteak beste: emakumeak, ezintasunak, adinekoak, drogamenpekotasunak, gazteria, etorkinak…

Behin diagnostikoa amaitutakoan, Planaren bigarren fasea garatu da, hau da, herritarren parte hartzea eta bizi kalitatea hobetzeko hainbat ekintza burutu dira:

Leku publikoetan gizabidezko eta errespetuzko jarrerak lantzeko kanpaina, ezintasunen inguruan lan egiteko programa, boluntariotza bultzatzeko egitasmoa, herritarren batzordearen sorrera, etab.

 

ETENGABEKO PRESTAKUNTZARAKO PROGRAMA. “IKASIZ HAZI”

Etengabeko prestakuntza ezinbesteko tresna da gizarteratzea eta garapen pertsonala bultzatu eta osatzeko. Autonomia pertsonal handiagoa emateko bidea eskaintzen du, erabakiak eta bizi proiektuen diseinuko erantzukizunak norbere gain hartzen laguntzen du; eta era horretara,  garapen pertsonal eta profesionalerako giltzarri bihurtzen da.

Ekimen honen ardatza bizitza osoan zeharreko prestakuntza da, eta arreta berezia jartzen du giza-talderik ahulenetan, izan ere, eurak izaten dira normalean prestakuntza edo heziketa mailarik baxuenekoak. Hori dela eta, talde horiei oinarrizko prestakuntza eskainiko zaie, lan munduan eta gizartean hobeto integratzeko aukera gehiago izan dezaten.

Programa honen lehenengo fasean informazio gune batzuk sortuko dira herritarrek eta erakundeek gure herrian dagoen prestakuntza-eskaintzaren berri izan dezaten (prestakuntza formala, ez formala eta informala). Horretaz gain, web-orri bat eta gida bat ere sortuko dira informazio hori emateko.

 

HERRITARRENTZAKO BITARTEKARITZA ZERBITZUA

Mungiako Udalak bitartekaritza zerbitzu bat jarri du herritar guztien eskura.

Bitartekaritzak pertsonen arteko arazoak konpontzeko beste bide bat eskaintzen du. Ez da prozedura judiziala; bere helburua denontzako marko baliagarri bat osatzea da, elkarren kontra dauden parte bien artean arazoak istilurik gabe konpontzeko aukera emango duena, aditu bat bitartekari dela.

Bitartekaritza zerbitzu honetan hainbat arazo mota landu litezke, besteak beste: familiarteko desadostasunak, auzokoen arteko tirabirak; arbola edo lurren inguruko eztabaidak; komertzioen eta kontsumitzaileen arteko liskarrak; etxeko animaliak; denonak diren guneak; ur iragazketak edo itoginak; kuotekiko gorabeherak; eskolako arazoak etab.

Zerbitzu honen gaineko informazio gehiago gura izanez gero edo ordua eskatzeko, deitu telefono zenbaki honetara: 94.655.87.14

 

GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUAK

Udalak garapenerako lankidetza proiektu batzuetan egiten du lan. Proiektu horiek egoera txarrean dauden herriei lagundu eta oinarrizko beharrizanei erantzuteko sortu dira.

 

Mungia Udala Tf.: 94 674 12 16