Ziur aski Mungian jende asko izango da euren denbora librean beste pertsona batzuei laguntzeko prest dagoana, baina ez dakiena zein arlotan edo zein alkarteri emon ahal deutson bere denbora, ahalegina eta konpromezua.
Mungiako Udalak boluntariotza sustatu gura dau gure herrian. Horretarako fitxa bat prestatu dogu, hala gura daben pertsonek euren datuak eta interesak udalari heldu arazteko.
Boluntariotza lanak egiteko prest bazagoz, bete egizu ondoko fitxa:
EDOZEIN PERTSONA IZAN DAITEKE BOLUNTARIOA
DANOK LAGUNDU GEINKE!!