> Agenda > Castellano
> Web Mapa > English
• MUNGIA
• UDALA ETA
   UDAL ZERBITZUAK
• GIZARTE ZERBITZUAK
• ZERBITZUAK
• UDALEKO PLAN
   ESTRATEGIKOAK
• INGURUMENA
• EKONOMIA-JARDUERA
   ETA LANA
• ETENGABEKO
   PRESTAKUNTZA
• TURISMOA:
   ZER IKUSI, ZER EGIN
  - Artea eta Ondarea
  - Hiriguneko Ibilbidea
  - Ibilbideak
  - Landetxo Goikoa-
    Olentzeroren Etxea
  - Non jan, non lo egin
  - Lotura interesgarriak
  - Bisitaldi gidatuak

• KULTUR ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK

•KIROL ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK
• EUSKARA
• GAZTERIA

< Itzuli: Artea eta Ondarea

Herrian zehar ibilbidea eginez gero, baserritik XX. mendeko etxera egon den bilakaera ikusteko aukera ematen digu; Arnagatik (baserritik kaleko etxebizitzara egon den aldaketaren erakusgarri) erdiguneko plazetako etxebizitzetarako bilakaera hain zuzen ere. Herriko etxea Araluzek eraiki zuen 1927an Castroko Leonardo Rucabadoren proposamenei jarraituta. Udaletxea eraiki zuen, neokantabrismoaren eragina duen eraikina, erdiko dorreari amaiera ematen dioten garitoietan eta berorren inguruko ezproietan ikus daitekeenez. Euskal udaletxeen oso ezaugarri ohikoa da erdi-puntuko arkudun ataripe zabala, eta dorrearen alboetako bilbadura adreilua. Ukitu gotiko eta barrokoak ere badaude agerian, batez ere apainduretan.

Plazan bertan XVIII. mendetik honantz eraikitako etxeen adibideak ditugu, nahiz eta erdigunea XIX mendean zehar sortu zen. Gune publiko nagusi bi daude: Foruen enparantza (lege zaharren ikurra, topaleku eta merkatu-gunea mendeetan) eta Matxin deritzan plaza (antzinako kortsarioaren oroimenezko izena). Guneok estilo neoklasiko, neoeuskaldun edo neokantabroko eraikin batzuk dituzte inguruan, kasu baterako, Udaletxea, Agirre Jauregia (XVIII), Foruen enparantzako eraikinak (erabilera publikorako pentsatu ziren ataripeak dituzten eraikinak), Agirre Jauregiaren aurreko etxea (herrian Jai Alai izenez ezaguna dena) eta Leon Arruzaren etxea deritzana.

 

Mungia Udala Tf.: 94 674 12 16