 |
Gizakia naturaren indarrak bere probetxurako erabiltzen hasi zenean abiatu zen, aldi berean, geroko industrien azpiegitura hezurmamitzen. Hauei “Industria Tradizionalak” izena ematen zaie, eta bertan daude sartuta batetik errotak eta bestetik olak. Biak hasi ziren erabiltzen XI-XII mendeetan, gizakiak, bere adimena erabiliz, uraren indarraz baliatzea lortu zuenean. Indar “hidraulikoaz” ari gara, hau da, ura bideratzeko, garraiatzeko eta biltzeko lanarekin zerikusia daukan guztia.
Mungian lan horren adibide franko daukagu; izan ere, Mungialdeak daukan orografiaren ondorioz, errota asko ditu bere barnean. Gaur egun ez dira asko dabiltzanak, baina badakigu nola zebiltzan. |
Lau dira lanean jarraitzen dutenak; horietako bi Larrauri auzoan daude ("Olabarri" eta "Erdizubi") eta beste bi Emerandokoan ("Errotatxu" eta "Ugaldeko errota") .Horietara joanez gero, irina zelan ateratzen den ikus dezakegu, hau da, gure gizartearen oinarrizko elikagaia lortzeko prozesua. Gaur egun ere gure soloetan artoa ereiten da. Arto hori gero batu eta artaburuak zuritu egiten dira. Zuritu ostean, labean erreten da (prozesu horri “labasu” esaten zaio”) hezetasuna kentzeko, izan ere, hezetasunik izanez gero, artagaro umel horiek ore moduko bat egiten dute errotarrietan; horrek ehotze-prozesuari kalte egiten dio eta behartu egiten du errotaria errotarriak garbitzen edo pikatzen. Labetik igaro ostean, ehotzea hasten da eta hortik lortuko da irina.
Mungia aspaldian sano garrantzitsua izan zen eskualdean irinaren ekoizpenean. Gure herriko errotariek Bilbo, Berango, Sopela….. eta beste leku askotako enkarguak jasotzen zituzten irina lortzeko. Mungia erdigunea izan zen, eta gaur egun ere bada, elkartasun osoan bizi diren hainbat herrirentzat, hau da, Meñaka, Gatika, Jatabe, Gamiz-Fika eta abar. |
 |
Esan behar da alboerri horietan gaur egun oraindik ere badaudela hainbat errota ibili dabiltzanak.
Horretara, bada, Mungia eta borren ingurua aldaketaren gune garrantzitsua dira, eta are interesgarriagoa egiten du daukan balio historikoak; hau da, gure osteko belaunaldiei utzi behar diegun ondasun handi baten jabe gara.

|