> Agenda > Castellano
> Web Mapa > English
• MUNGIA
• UDALA ETA
   UDAL ZERBITZUAK
• GIZARTE ZERBITZUAK
• ZERBITZUAK
• UDALEKO PLAN
   ESTRATEGIKOAK
• INGURUMENA
• EKONOMIA-JARDUERA
   ETA LANA
• ETENGABEKO
   PRESTAKUNTZA
• TURISMOA:
   ZER IKUSI, ZER EGIN
  - Artea eta Ondarea
  - Hiriguneko Ibilbidea
  - Ibilbideak
  - Landetxo Goikoa-
    Olentzeroren Etxea
  - Non jan, non lo egin
  - Lotura interesgarriak
  - Bisitaldi gidatuak

• KULTUR ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK

•KIROL ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK
• EUSKARA
• GAZTERIA

< Itzuli: Artea eta Ondarea

Urgoiti palazioa XVII mendeko jauregi ederra da. Hasiera baten Galdakaon zegoen kokatuta, baina harriz harri ekarri zuten bertora. Arrituganen daukagu kokatuta, Berreaga mendiaren ondoan. Eraikin hau ere Mungiaren monumentu-ondasunenetako bat da.

Larraurira, antzinako udatiarren ingurura hurreratuz gero, XIX mendeko jauretxeen adibide ederrak ikusi ahal izango ditugu.

Estilo eklektikoko eredu arkitektoniko horretako eraikin interesgarriak aurkituko ditugu Larraurin. XIX mendearen bigarren erdialdean, euren bizi-statusa erakutsi nahian, burgesia mailan ohikoa bihurtu zen Bizkaian ur-sendagarriak hartzea. Hori dela eta, Larrauriko urak lagun askok eta askok bisitatu zituen, eta hasieran bisitariek ostatu bainuetxean hartzen bazuten ere, laster hasi ziren inguruetan jauregitxoak eraikitzen.

Eurotako batzuk desagertuta daude, baina oraindik ere badaude Larraurin sasoi hartako eraikinen adibideak; esate baterako, Don Alupioren txaleta (ukitu neobarroko frantsesa duen jauregitxoa), Villa Tánger (eredu ingelesaren eta neokantabrikotasunaren arteko eredua) eta Villa Justina (teilatu pikoetan eta teilatu-hegaletan iparraldeko tankera erakusten duena).

 

Mungia Udala Tf.: 94 674 12 16