Deskripzioa: solairu errektangularra (13,20 x 5,60). Harlangaitzezko hormak. Bi isurkietako teilatua. hormak. Elizpeak hiru isurkiko aterpea dauka. Harlanduzko kanpai-horma (gune edo utsarte bat eta kanpaia). Punto erdiko arkuko atea (E). Puntu erdiko arkuko leihoa (H). Zementozko zoladura edo behea. Elizpe oinetan harrizko mahaia (I).
Irudiak: San Lorentzo.
Jaiak, elizkizunak eta sineskerak: uztailaren 11ean, San Lontzo eguna. Meza nagusia. Herri erromeria. Gazteak gailetak eta ardoa banatzen dabez. Ekainaren 23an soloak bedeinkatzen dira. San Lontzori zaldarrak eta belarriko minak osatzeko laguntza eskatzen jako. Antzina olioa eta teila bat eskaintzen jakon: gaur egun kandelak.