Non: Emerando auzategian, Emerandoko errekaren sorburu ondoan.
Deskripzioa: solairu errektangularra (9,80 x 7,60). Agiriko harlangaitzezko hormak. Bi isurkiko teilatua. Kanpai-hormak bi bao edo hutsarte daukaz, kanpaia eta guzti, gailurrean harrizko gurutzea daukeela. Atea ateburuagaz eta leihoburu eta leihoa (H). Egurrezko zoladura edo behea. Aldare atzean eta Epistola aldean elizpea.
Jaiak, elizkizunak eta sineskerak: azaroaren 11n. San Martin jaia. Antzina-antzinatik egin da meza egun horretan. Gaur egun, jaiaren osteko lehen domekan ospatzen da.