|
Norentzat: San Pedro Apostolua

Tokia: Mungia, herriaren hurigunean.
Deskripzioa: Solairu errektangeluarra. Elementurik garrantzitsuenak honek dira: Ate nagusian, puntu erdiko bost arkibolta piku. Mainel batek bitan bantzen dau sarrera, arku zuzeneko bi hutsarte sortuaz. Ate-hanketan eta mainelean hiru oinazpiko dagoz, Amabirjina eta San Pedro eta San Pabloren irudiak ipini ahal izateko. Alfizeko angeluetan zeru izartsua, eguzkia eta iretargia ikusi daitekez. Irudi eta ikonografia hau guztia oso erreferentzia klasikoak dira kristauentzat.
Eliza barruan, koru azpian horman zulatutako hiru arkosolio dagoz. Bakoitzak hilobi bana dauka Butroetarren harmarriagaz (elizaren jabetza kendu izanagatik konpentsatzeko, agian).
Irudiak: Erretablo zaharrak (XVI. gizaldikoa) aldaketa asko eduki dauz. Antzina, egun altzari handia zan hainbat zatitan: zokaloa, zizeilua, predela eta hiru pisu, dana goitik barrirako hiru kaletan. 1940an, guztiz konpondu ebenean, irudiak salbatu ebezan erret, barrirako: Kristoren Gizon-egitea (eskena batzuk) eta San Pedroren bizitzako bi pasarte. Erliebeak Pasioaren lau momentu irudikatzen dabez. Hauetako bat (Azken afaria), barriztatzean, erretablotik atera eta aldare aldean ipini eben.
Jaiak eta Elizkizunak: Herriko jai nagusia ekainaren 29an. Mungiako jaiak egun honen inguruan antolatzen dira. Mungiako parrokia nagusia da.
Historia nahasia: XII. mendean baegoan oraingo San Pedro eliza. Butroetarrak eta herritarrak nahaste eta borroka ugari eduki ebezan elizaren jabetza zala-eta. XVI. mendean hasi ziran erretabloa egiten, baina obraren adjudikazioaren kontrako erreklamazioak lehenengo eta Bizkaiko Izurrite Baltzak gero, atzeratu ebezan obrak. San Pedro eliza txarto egoala eta XVII. mendean obretan hasi eta ganga osoa jausi. XVIII.ean eta XIX.ean hiru bider bota eben behera kupula inestuak. 36ko gerran eliza erre eben eta gerra ostean(l940) konpondu.. 
|