|
Norentzat: Salbadore (San Salvador).
Non: Markaida auzategia (Ermitalde basoa).
Deskripzioa: solairu errektangularra (15,30 x 6,50). Aldare atzean eta aurrekalde nagusian harlangaitz leunduzko hormak. Gainerantzean agiriko harlangaitza eta harlanduzko bazterrak. Bi isurkiko teilatua. Harlanduzko kanpai-horma (bao edo hutsarte bakar bategaz) eta kanpaia, gailurrean akrotera bi eta harrizko gurutzea daukeezala (M). Ataburudun atea eta bi lehio, leiho burua dabela (H). Leiho bi (E). Egurrezko zoladura edo behea.
Irudiak: Salbatzailea, Fatimako Amabirjina, San Jose, Gurutzea.
Jaiak, elizkizunak eta zinezkerak: abuztuaren 6an Salbadore egunean. Meza nagusia eta erromeria jantzalekuan, Etxebarri baserriaren aurrean. Lehen, Mungiatik eroaten ziran ardozahagiak. Angeluserako kanpaiak joten ziran, bai hamabietakoak (eguerdian), bai Amaritakoak (arratsaldean). Hil-kanpaiak bere joten ziran.
|