> Agenda > Castellano
> Web Mapa > English
• MUNGIA
• UDALA ETA
   UDAL ZERBITZUAK
• GIZARTE ZERBITZUAK
• ZERBITZUAK
• UDALEKO PLAN
   ESTRATEGIKOAK
• INGURUMENA
• EKONOMIA-JARDUERA
   ETA LANA
• ETENGABEKO
   PRESTAKUNTZA
• TURISMOA:
   ZER IKUSI, ZER EGIN
  - Artea eta Ondarea
  - Hiriguneko Ibilbidea
  - Ibilbideak
  - Landetxo Goikoa-
    Olentzeroren Etxea
  - Non jan, non lo egin
  - Lotura interesgarriak
  - Bisitaldi gidatuak

• KULTUR ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK

•KIROL ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK
• EUSKARA
• GAZTERIA

< Itzuli: Artea eta Ondarea

Norentzat: Santela (Santa Elena)

Non: Emerando, Etxebarri baserriaren ondoan.

Deskripzioa: solairu errektangularra (13,90 x 5,90). Harlangaitz leunduzko hormak (H) eta agiriko harlangaitza gainerantzean. Harlanduzko bazterrak. Bi isurkiko teilatua. Kanpaia (gune edo hutsarte bategaz) eta kanpai-horma, gailurrean harrizko gurutzea daukana. Ataburudun atea (H). Bost leiho leihoburu eta guzti (H, E eta I). Terrazozko zoladura edo behea. Elizpea.

Aldareari eusteko hilarri diskoidala dago, metro bateko diametroa daukana. Hilarri edo estela honek apaingarriak daukaz: zirkulu kontzentrikoak (orladunak, zerra-haginekoak) hiru buru daukazan lauburu antzeko baten inguruan. Horman ezarrita harri handi bat, antzinako hilobi batekoa-edo.

Irudiak: Santa Elena eta Santa Margarita.

Jaiak, elizkizunak eta sineskerak: abuztuko bigarren domekan (Kofradi egune). Meza nagusia eta erromeria Bekolandan. Hurrengo egunean Kofraditxo.

Lehen, auzokoak zahagia bete ardo Larrauritik eroaten eben.

Antzina hilobiak ei egozan. Letaniak bere egiten ziran, soloetan gatz bedeinkatua zabaltzen ebela.

 

Mungia Udala Tf.: 94 674 12 16