Norentzat: Mesedeetako Amabirjina

Tokia: Larrauri.
Deskripzioa: nabe bakarrekoa, XV. mendetik askorik aldatu barik egon da. Harlangaitzeko hormak, elizbarru zabala, XIX.ean guztiz barriztatu zan eliza zaharra zanaren gainean. Hola bada, oinetan koru bat gehitu zan. Argia sartzeko puntu erdiko hiru hutsarte ireki ziran hegoalean eta aurkako horman erlojurako eta kanpaietarako dorrea altxatu zan.
Irudiak: lehenagoko elementu batzuk kontserbatu dira: XVIII. mendeko erretablo barrokoa, urrez eta baltzaz policromatua, hiru kale da bi solairu daukazana, bost eskultura (Magdalena, Amabirjina, San Jose, Kristo eta Jesusen Bihotza) eta bi mihise (Paduako San Antonio eta Salbatzailea) iparraldeko horma. XVI. Ekoa: punto erdiko arkua, berpizkunde itxurakoa; beranduko gotikoko ur bedeinkaturako pontea.
Jaiak eta elizkizunak: irailaren 24an. Mesedeetako Ama, antzina, Mungiako San Pedroren azpian egon zan, baina XVI. mendetik parrokia bihurtu da.
|