| Norentzat: Santa María eta San Pedro Apostolua.

Non: Trobika auzategia, Santa Marina mendia (Santamañe baserria).
Deskripzioa: solairu errektangularra (8,75 x 5,75). Zementozko eta adreilu leunduzko hormak. Bi isurkiko teilatua. Hegomendebaldean kanpai-horma dauka, hutsarte bat eta kanpai bategaz, eta gailurrean hodi-itxurako burdinazko gurutzea dauka. Atea eta ataburua (HE). Leiho bana alde bakoitzean (HM, IM, IE). Zementozko zoladura edo behea. Ate nagusian ataria, hormigoizko gaina daukana.
Gaur egun, baselizak Santamañe baserriko beste atal bat izaten jarraitzen dau. Alboan ermita apal barria dago eginda. Oso egitura sinplea dau.
Irudiak: Santa Marina, San Inazio.
Jaiak, elizkizunak eta sineskerak: uztailaren 31n, Loiolako San Inazio egunean; meza nagusia eta erromeria. Banatzen dan ardo-zahagia Mungiatik ekartzen da.
|