> Agenda > Castellano
> Web Mapa > English
• MUNGIA
• UDALA ETA
   UDAL ZERBITZUAK
• GIZARTE ZERBITZUAK
• ZERBITZUAK
• UDALEKO PLAN
   ESTRATEGIKOAK
• INGURUMENA
• EKONOMIA-JARDUERA
   ETA LANA
• ETENGABEKO
   PRESTAKUNTZA
• TURISMOA:
   ZER IKUSI, ZER EGIN
  - Artea eta Ondarea
  - Hiriguneko Ibilbidea
  - Ibilbideak
  - Landetxo Goikoa-
    Olentzeroren Etxea
  - Non jan, non lo egin
  - Lotura interesgarriak
  - Bisitaldi gidatuak

• KULTUR ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK

•KIROL ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK
• EUSKARA
• GAZTERIA

< Itzuli: Artea eta Ondarea

Mungiako arkitektura zibilaz hitz egiten badugu, ahaztu ezinekoa da bertako eraikinik esanguratsuenetakoa, hots, Torrebillela. Erdi Aroan dauka sorrera eta gaur arte iraun du, nahiz eta aldaketa ugari izan dituen.

Billela familia izen bereko auzoan kokatu zen hasiera baten, baina XIV mendearen amaierarako joanda zeuden bertara.

Eraikinak aldaketa asko izan ditu gaur egunera arte, baina badirudi hasierako eraikina harrizko dorre bakuna zela, apaindurarik gabekoa eta bai babesteko eta bai bizitzeko erabiliko ziren 5 solairukoa altueran.

XV mendearen amaieran eta XVI.aren hasieran izan zuen lehen aldaketa, baina ez zuen bloke trinkoaren itxura galdu. Almena eta merloidun frisoa zeukan amaieran eta horiek lau uretako teilatuari eusten zioten. Eraikin osoaren inguruan harresi txiki bat zegoen.

1852an aldaketa handia jasan zuen eta gaur ezagutzen dugun eraikinera etorri zen. 2006an azken aldaketa egin zitzaion eta horren bitartez teilatuak jarri ziren atzera. Antzinako Billelatarren eremu honek udalaren kultura-zerbitzuak eskaintzen ditu gaur egunean.

Erdi Aroan erdigunean gure herrian izan ziren gainerako eraikinetatik ez da ezer lotzen; izan ere, 80ko hamarkadaren hasieran Beko kaleko era horretako eraikinak behera bota ziren eta, apurka-apurka, antzinako tankerako beste eraikin batzuk ere bota eta berriak sortu ziren. Ondorioz, gaur egun ikus ditzakegun eraikinak nahiko modernoak direla esan behar da.

 

Mungia Udala Tf.: 94 674 12 16