|

Jaitsi PDF formatuan
Landetxo Goikoa (1) Olentzeroren Baserria, Izenaduba Basoa
Euskal Herriko lehen parke mitologikoa da Izenaduba Basoa (Izena duen guztia bada, ba). Hor gure mitologia eta tradizioak ezagutuko ditugu jolasaren eta olgetaren bidez, ingurune berezi eta bitxian. Ingurune magikoa nagusi eta umeentzat.
Landetxo Goikoa bera ere lehen euskal baserriaren (1510 inguru) erakusgarririk onena dugu. bertan Baserri magikoa erakusketa ere ikus daiteke, bitxia eta jakingarria. Bisita gidatuak.
Urte osoan zehar ekitaldiak eta bisitak.
Uriguen Basotxoa (2)
Hainbat zuhaitz mota ditu bertan, batzuk bakanak eta bitxiak, balio handikoak. Zuhaitz bakoitzaren alboan, beraren izena.
Olalde: Herri Kirolen gunea (3)
Euskal Herriko Herri Kirolen parke-museoa. Kirol bakoitzari buruzko erakusmahaiak. Bisita gidatuak ere kontzertatu daitezke. Herri Jokoak eta ume jolas zaharrak praktikatzeko aukera asteburuetan. Neurketa kalean (probaleku zaharra) Mungiako Harri Nagusia.
Olalde Aretoa: kultur eta elkarteen ekintzetarako eraikuntza. Ikuskizunak asteburuetan.
Euskal Ortuak: sasoian sasoiko ortuariak eta belarrak hirigunean bertan.
Herriko plazak eta Udala (4)
XIX.ean urigunea zabaltzean osatu zen inguru hau. Bi gune publiko nagusi dira: Foruen Enparantza (euskal askatasunaren sinboloa, topagunea eta merkatugunea mendetan eta mendetan) eta Matxin Plaza (Mungiako Matxin izeneko korsarioaren izena duen plaza modernoa). Hauen inguruan estilo neoklasikoko eraikuntzak ditugu (4A), transiziokoak (4B), neokantabro edo “neovasco” deituriko estilokoak, Udaletxea kasu (4C), neoherrikoiak (4D) edo Agirre Jauregia bera (4E) , XVIII. mendekoa eta gaur egun Musika Eskola eta beste kultur zerbitzu batzuk dituena.
Udaletxean bertan txertatuta, leku enblematikoa, udal pilotalekua. Bi plazen artean Mungiako Ma, Mungiako ikonoa.
Andra Mari- San Pedro-Elkartasuna
Elizatea eta Uria
Bost mende luzetan zehar bi Mungia izan ziren: batetik, Mungia Elizatea (lehenengo agiriak X. Mendekoak dira) eliz aurrean, edo atean, demokratikoki elkartzen ziren auzokoek gobernatzen edo zutena; bestetik, Mungia Uria (Beko kale-San Pedro) Bizkaiko Jaunak 1376an emaniko foruen arabera eratu zena. Bost mende luze horietan behin eta berriz izandako istiluak gora behera, bi Mungia horiek 1900ean bat egitea erabaki zuten demokratikoki,; handik aurrera Mungiako Elizatea izan da.
Hainbat eraikinek gogorarazten dizkigute garai haiek:
Andra Mari (5): eliza zaharra, eskuarte gutxikoa bera, XIV. mendea baino lehenagokoa. Bere hormetako batzuk jolasgune eta ekitaldietarako gune bihurtu dira gaur egun. Gaurko eraikuntzak Andra mari zaharreko egitura bera mantentzen du.
San Pedro (6): antzinako eraikin erromanikoa (XII) lehenagoko mozarabe baten ginean eraiki zen; XVI.ean eraikin gotiko bat eraiki zuten. 1936ko gerratean behera bota zuten zati handi bat eta berreraiki egin zen, XVI.eko atal batzuk kontserbatzen direlarik: aurreko aldea, ataria eta erretaula nagusia batez ere. Koroaren azpian Billelatarren hilobiak daude.
Torrebillela (7)
Torrebillela Billelatarren gaztelua da, jauntxo familia bat, ahaide nagusien arteko borroketan guztiz bustitakoa. XIVan defentsarako eraiki bazen ere, berriztatu egin zen (XVI) gotorlekua eta etxebizitza bateratuz; XIX berriro berriztatu zen eta 2006an XIXko itxura berreskuratu zen. Gaur egun, biblioteka, mediateka, zine aretoa eta erakusketak daude bertan.
Goi-goian, dorrean Lauaxetaren Txokoa dugu, Estepan urkiaga “Lauaxeta” poeta handiari buruzko erakusketa.
Gazteluaren alboan, Gernikako arbolaren kimu bat dugu, antzinako arbola sakratuen eta euskal askatasunaren sinboloa.
Legoa harriak: Mungia-Bermeo errepidean (erege-bidea) zeuden bi munarriren adibideak; hauek ibilbide tarteak markatzen zituzten (legoaka).
Errotape (8)
Billelatarren errota eta uriko errota nagusia. Ur errotak ugariak izan ziren Mungialdean. Hau orduko Nillelatarren indar ekonomikoaren erakusgarria izan zen.
Bidearen beste aldean Arnaga etxea dugu (8a). Etxe horrek ondo erakusten du baserritik kaleko etxebizitzara egindako transizioa. Horrela, Landetxo Goikoa-Arnaga-plazetako etxeak bidea eginez gero ondo ikusten da transizio hori.
Katetxea (9)
Erdi Aroko Beko Kaleko azken erakusgarria, guztiz berriztutako etxetxo hau. Horman ikus daitekeen kateak gogorarazi egiten digu urian edo hirian sartzeko antzina zerga bat ordaindu behar zela. Gaur egun, foroak eta teknologia berrietarako zerbitzuak hartzen ditu bertan.
Alkartasuna-Concordia iturria (10)
1883an eraiki zen, bi udalen arteko (elizatea eta uriaren arteko) lehen ituna ospatzearren. Denboraren poderioz, bat etortzearen, elkartasunaren eta adosteko gogoaren sinbolo bihurtu da. Beraren inguruan akordioak errazagoak omen dira.
Atxurizubi (11)
Antzinako harrizko zubi bitxi zaharra (zati bat berriztatuta dago) Butroe ibaia igarotzeko, Atxurirako bidean. Bere ondoan 1810eko iturri polit bat, Bizkaiko bakarrenetarikoa, Mungiako iturburuetako baten ura batzen duena.
Beste leku batzuk:
- (12) Berteizeko hilerria eta “Lauaxeta”ren hilobia; Lauaxetaren oroitgarria.
- (13) Amatxu (denon ama eta ama berezi bat ondoan hiru seme-alabak dituena) sinbolizatzen duen eskultura; urtero bertan batzen dira mungiarrak auzolana eta debaldeko lana saritzearren.
- (14) Euskararen E letra Euskara, Europako hizkuntzarik zaharrenaren oroitgarria. Eskola eta kirola gunearen alboan.
- (15) Goieta eta Goggomobila: Goggomobila Mungian ekoiztu edo fabrikatu zen 1962-68 tartean; kale egin zuen automobilaren euskal industria sortzeko saiakera izan zen. Administrazio frankistaren trabek eta merkaturatze arazoek bertan behera utzi zuten proiektu hau, Mungia bera eraldatu egin zezakeena. Jolasguneetan ikus daitezke auto hau jolas bihurtuta.
- Baserritarraren oroitgarria (Foruen enparantzan)
- Txistulariaren oroitgarria (Lauaxeta kalean)
- Lauaxetaren bustoa (Lauaxeta kalean, bizi zen etxearen alboan).
Urigunetik kanpora
- Mungiako auzoak
- Larrauri-Emerando-Markaida: baselizak, errotak, baserriak, etxe dotoreak.
- Urgoiti jauregia
- Baselizen ibilbidea
- Mungiako ur errotak
- Zumetzaga baseliza erromanikoa
- GR-280- Uribe
|