> Agenda > Castellano
> Web Mapa > English
• MUNGIA
• UDALA ETA
   UDAL ZERBITZUAK
• GIZARTE ZERBITZUAK
• ZERBITZUAK
• UDALEKO PLAN
   ESTRATEGIKOAK
• INGURUMENA
• EKONOMIA-JARDUERA
   ETA LANA
• ETENGABEKO
   PRESTAKUNTZA
• TURISMOA:
   ZER IKUSI, ZER EGIN
  - Artea eta Ondarea
  - Hiriguneko Ibilbidea
  - Ibilbideak
  - Landetxo Goikoa-
    Olentzeroren Etxea
  - Non jan, non lo egin

• KULTUR ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK

•KIROL ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK
• EUSKARA
• GAZTERIA

< Itzuli: Ibilbideak

Jaitsi PDF formatuan

Larrauri, Emerando eta Markaida Mungiako auzo historikoetakoak dira.

Ibilbide horia

Larraurin nekazal ingurunea udatiarren jauregiekin bat dator. Fonda (1) ostatua izan da, antzinako bainuetxera (2) etortzen zirenentzakoa. Villa Justina (3) era eklektikoan eraikitako jauregia. Trobikorrota (4) ur errota garrantzitsua.
Meñaka aldera jauregi batzuk: Villa Tanger (5) ingeles tankerakoa, eragin neokantabroa daukana (XIX), Villa Mercedes (6) jauregi handia kapera neorromanikoa eta guzti.

Ibilbide urdina (6 km, azala, asfaltoa, lurra)

Plazatik, Eleizalde bidera eta hortik Olabarriko errota (7) ikus dezakegu: bidetik andapara ikusten zaio. Don Alupioren jauregi albotik (8), Bidebietara heltzen gara eta errepidetik jaitsita ezkerretara Emerandorantz (9) Bidean errota batzuk daude Sollubeko urek eragindakoak: Ugaldeko errota, Txozna errota, Iturriko errota (10). Hortik Santelako baselizara (11) oso berriztatua eta aldarean hilarri zaharra daukana (k. a. I-k. o. I); jaiak abuztuko bigarren domekan dira: kofradi jaiak). Bidera itzulita, Beletako errota ederra (12) dugu. Solo artean San Martin baselizara joan gaitezke, antzinakoa baina aldaketa asko izan dituena. Solluberako errepidean, Errotatxu errota (14) dugu eta ezkerretara joz, Meintxako errota (15) jardunean oraindik. Seguruena abiapuntura itzultzea da, baina errepidetik itzuliz gero, Errotabarriko errota (16) ikusiko dugu, kurioso berriztatuta, urak bideratzeko prozesu osoa erakusten duena.

Ibilbide berdea (40’, pistak eta aldapak)

Larrauriko plazatik Santa Maria elizara iritsiko gara (17). Erdi Arokoa, seguruenez, XVI.ean berriztatu zuten, mendebaldeko eta hegoaldeko atariak kontserbatuz eta erretaula berreginez (XVIII.ean); XIX.ean guztiz berriztatu zuten. Ondoan Egia-Abadena jauregia (18) dugu, neoklasikoa, XIX. mendekoa. Pilotalekuaren alboan iturria eta hortik ezkerretara Erdizubiko errotaraino (19). Hortik ordu erdian edo Zumetzagako San Migel baselizara joan gaitezke, euskal erromanikoaren bitxietako bat. Handik hainbat aukera: Larraurira itzuli, Jatara igo (aldapa gogorra), Tailu menditik Emerandora joatea edo Bakiora joatea eta autobusez itzultzea.

 

 

 

Mungia Udala Tf.: 94 674 12 16