Kiroldegi atzetik irtenda, Iturbaltzako aldapa igo eta bideari jarraitu, besterik ez da egin behar. Bidetik baserri eta familia bakareko etxe asko daude, zelai zabalak eta gerizpe gutxi dauzkatela. Ibilbidean aurrera Llonako Maddalen ermitaraino edo Larramendi Ikastolaraino jarrai daiteke. Alboko bideska asko daude. Eskuin alddekoak hartuta Gamizerako errepideraino ailegatzen da. Ezker aldekoak hartuta Fruizerako errepideraino ailega daiteke. Joaneko bidetik itzultzea gomendatzen dugu, alboko auzobideak ezagutu ezean, behintzat.