> Agenda > Castellano
> Web Mapa > English
• MUNGIA
• UDALA ETA
   UDAL ZERBITZUAK
• GIZARTE ZERBITZUAK
• ZERBITZUAK
• UDALEKO PLAN
   ESTRATEGIKOAK
• INGURUMENA
• EKONOMIA-JARDUERA
   ETA LANA
• ETENGABEKO
   PRESTAKUNTZA
• TURISMOA:
   ZER IKUSI, ZER EGIN
  - Artea eta Ondarea
  - Hiriguneko Ibilbidea
  - Ibilbideak
  - Landetxo Goikoa-
    Olentzeroren Etxea
  - Non jan, non lo egin

• KULTUR ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK

•KIROL ETA AISIALDIKO
   JARDUERAK
• EUSKARA
• GAZTERIA

< Itzuli: Ibilbideak

Ibilbide hauek Mungiako Lau Haritz elkarteko kideek prestatu dituzte (Laukariz-Zabalondo). Irudiek ibilbidearen nondik norakoak ezagutzeko baino ez dira.

  • 1. Ibilbidea:
    Mungia (por carretera) Fruiz-Arrieta-Sollube-Meñakabarrena-Mungia
    Zati batzuk errepidetik egiten doguz, gehien bat pistatatik. Soilube igo behar dogu baina fisikoki ez da gogorra. Meñakabarrenera heltzerakoan zati tekniko bat topako dogu.
  • Ikusi irudia (PDF) | Jaitsi track-a (ZIP)

  • 2. Ibilbidea:
    Mungia-Atxuri-Laukiz-Unbegane-Gatika-Mungia
    Lasaia eta ikusgarria. Bidegorritik irten eta heldu egingo gara. Teknikoki oso erraza, fisiko aldetik nahiko lasaia.

    Ikusi irudia (PDF) | Jaitsi track-a (ZIP)

  • 3. Ibilbidea:
    Mungia-Atxuri-Lauro-Unbegane-Laukiz-Gatika-Mungia
    Erraza, alde fisiko eta teknikotik. Oso lasaia eta gehiena auzoetako bideetatik egingo dogu. Aproposa neguan egiteko.

    Ikusi irudia (PDF) | Jaitsi track-a (ZIP)

  • 4. Ibilbidea:
    Mungia-Butron-Lemoiz-Mungia
    Oso polita. Denetarik ikusiko dogu, mendia, itsasoa, auzoak. Zati batzuetan errepidetik joango gara, baina gitxi. Zati teknikoak Lemoizen topako doguz. Fisikoki erraza-ertaina.

    Ikusi irudia (PDF) | Jaitsi track-a (ZIP)

  • 5. Ibilbidea:
    Mungia-Gatika-Laukiz-Butron-Birle-Mungia
    Oso erraza fisiko eta teknikoki. Gainera oso polita da.

    Ikusi irudia (PDF) | Jaitsi track-a (ZIP)

  • 6. Ibilbidea:
    Mungia-Jatabe-Jata-Bakio-Zumetzaga-Meñaka-Belako-Iturbaltzaga-Mungia
    Gogorra fisikoki eta teknikoki. Hori bai, ikusgarria eta gehiena mendiko pistetatik.

    Ikusi irudia (PDF) | Jaitsi track-a (ZIP)

  • 7. Ibilbidea:
    Mungia-Soietxe-Morga-Aretxabalagane-Gerekiz(Santio bidea)-Gamiz-Mungia
    Neguan ibiltzeko ona. Gehiena bigarrren mailako errepidetatik. Fisikoki ertaina, teknikoki erraza. Aretxabalaganetik Gerekizeraino Santio bidetik joango gara eta udan "erromesak" ikusiko doguz. Kontuz, hauek molesta barik.

    Ikusi irudia (PDF) | Jaitsi track-a (ZIP)

  • 8. Ibilbidea:
    Mungia-Soietxe-Morga-Errigoiti-Bizkaigane-Sollube-Arrieta(Libano)-Mungia
    Gogorra fisikoki, teknikoki erraza. Zati askotan bigarren mailako eta auzoetako errepidetatik ibiliko gara; beste guztia pistaz. Iturriak topako doguz bidean zehar. Oso polita.

    Ikusi irudia (PDF) | Jaitsi track-a (ZIP)

  • 9. Ibilbidea:
    Mungia-Soietxe-Morga-Gerekiz-Fruiz-Soietxe-Mungia
    Oso erraza, guztia bigarren mailako edo auzoetako bideetatik egingo dogu. Aproposa neguan ibiltzeko.

    Ikusi irudia (PDF) | Jaitsi track-a (ZIP)

  • 10. Ibilbidea:
    Mungia-Atxuri-Laukiz-Sopelana-Barrika-Laukiz-Mungia
    Ibilbide oso polita, apur bat zaila tekniko eta fisikoki, baina merezi deu. Sopelatik hasita eta Plentziraino kosta ertzetik ibiliko gara, ikusgarria, errepidetik asko ibiltzen garena txarrena.

    Ikusi irudia (PDF) | Jaitsi track-a (ZIP)

  • 11. Ibilbidea:
    Mungia-Berreagamendi-Fika-Fruiz-Soietxe-Mungia
    Oso ibilaldi polita, gehiena auzo-bideetatik, baina mendiko pistetatik bere zati politak eta teknikoak egingo doguz. Ez dauka zailtasun handirik.

    Ikusi irudia (PDF) | Jaitsi track-a (ZIP)

  • 12. Ibilbidea:
    Mungia-Morga-Gaztelumendi-Fika-Mungia
    Ibilaldi ikusgarria, gehien-gehiena auzo-bide eta mendiko pistetatik egingo dogu, baina errepidean bere sartuko gara. Santiago-bidearen zati bat bere egingo dogu (kontuz udan erromes-bidea egiten dabenakaz) eta Gaztelumendin 36ko gerrako bunker eta monolitoak ikusiko doguz.

    Ikusi irudia (PDF) | Jaitsi track-a (ZIP)

 

Mungia Udala Tf.: 94 674 12 16