Garbigunea

Garbigunea

Garbigunea

 

Non dago?

 

Plentzia bidean, saihesbidearen ondoan.

 

 

 

Ordutegia

 

Astelehenetik barikura

9:00-13:30 / 15:30-18:00

 

Zapatuetan

9:00-13:30

 

 

 

Zer da Garbigunea

 

Garbigunea Etxeko Hondakinenn eta Hondakin Asimilagarrien Gaikako Bilketarako Zentroa da. Herritarren zerbitzurako dago, DOHAINIK itxi daiezan berziklau, bererabili edo balorizau leitekezan materialak.

 

 

 

Zer eroan behar da Garbigunera?

 

  • EHHak: obra-hondakinak, kristalak, konketak, markoak, komunak,...
  • EGURRA: armairuak, aulkiak, kutxak, ateak, oheak,...
  • BOLUMEN HANDIKOAK: altzariak, koltxoiak, somierrak,...
  • PLASTIKOAK: pertsianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bilgarriak,...
  • METALAK: erradiadoreak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak,...
  • MARRA ZURIA: hozkailuak, garbigailuak, mikrouhinak,...
  • MARRA MARROIA: telebistak, bideoak, DVD-erreproduzitzaileak, musika ekipoak, ordenagailuak,...
  • PAPERA ETA KARTOIA: kartoizko kaxak, bilgarriak, aldizkariak, egunkariak,...
  • NEUMATIKOAK: gehienez, 5 unitate erabiltzaile / urte / Garbigune sare bakotxeko.
  • LOREZAINTZA: inausketa hondarrak, zuhaixka lehorrak,...
  • METAGAILU ETA BATERIAK.
  • OLIOAK: etxekoak, karterrekoak,...
  • BEIRA: botilak, poteak,...
  • BESTE BATZUK: mota guztietako pilak, fluoreszenteak, tonerreko kartutxoak, ontzi arinak (edukiontzi horia), telefono mugikorrak, CDak, DVDak, bideo eta audio kaseteak, merkuriozko termometroak, plastikozko eta aluminiozko kafe kapsulak.
  • BERRERABILPEN TXABOLETAN, erabili leitekezan tresnak itxiko dira, besteak beste, altzariak (armairuak, mahaiak, aulkiak...) etxetresna elektrikoak (garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak, mikrouhin labeak...), gailu elektriko eta elektroniko txikiak, telebistak, jostailuak, bazarra, liburuak, etab. 
  • PINTURAK, AEROSOLAK eta DISOLBATZAILEAK: bakarrik onartzen dira BASAURI, ERANDIO, GERNIKA, GÜEÑES, MARKINA, DURANGO eta SESTAOko Garbiguneetan.

 

 

 

Erabiltzeko arauak

 

  • Etxeetan sortutako hondakinak eta hondakin asimilagarriak baino ez dira onartzen.
  • BGP 3.500 kg-tik behera daukien ibilgailuak soilik onartuko dira.
  • Muga: 2 mbolumenean edo 750 kg pertsona edo ibilgailu / pertsona / asteko, Garbigune sare osoan.
  • Unidadeen kasuan, 3 ate, 3 leiho, 3 marko eta abarrera asimilagarria.
  • Neumatikoak: gehienez, 5 unidade erabiltzaile / urte / Garbigune sare bakotxeko.

 

 

 

Hau EZ!

 

  • EHUN-GAIAK: kalean jarritako berrerabilerarako edukiontzietan, edukiontzi zurietan, KOOPERA entseina daukienetan.
  • BOTIKAK: farmazietan itxi leitekez (SIGRE puntuetan).
  • ERRADIOGRAFIAK: anbulatorioetan itxi leitekez.
  • ETXEKO ZABOR ORGANIKOAK.
  • OSPITALEETAKO HONDAKINAK.
  • ENPRESETAKO HONDAKINAK.
  • FIBROZEMENTUA (Uralita).
  • BONBONAK: butanozkoak, oxigenozkoak eta camping-ekoak.
  • IDENTIFIKAGARRIAK EZ DIRAN BESTE HONDAKIN BATZUK.

 

 

 

Gure datuak

 

Mungiako Garbigunean erregistraturiko sarreren kopurua urte desbardinetan

 

  • 2014: 11.806 sarrera
  • 2013: 12.609 sarrera
  • 2012: 12.041 sarrera
  • 2011: 10.426 sarrera

 

 

 

Birziklatzearen onurak eta kontu jakingarri batzuk

 

Garbiguneetan hondakin mota desbardin ugari batzen da. Zelan birziklatzen diran eta zer lortzen dan jakin gura izan ezkero:

http://garbiker.bizkaia.eus/esp/ca_Pag_55.htm

 

 

 

Gune interesgarriak

www.garbiker.bizkaia.eus