Gardentasuna

Gardentasunaren oinarria erakundearen jarduerari buruzko informazioa era osotuan, egiazkoan eta erabilgarrian eskaintzea da. Bere helburu nagusia erakundeen zilegitasuna bermatzea eta herritarren konfiantza areagotzea da.

 

Mungiako Udala Gardentasunaren aldeko Euskal Udalen Sareko kidea izanez, Gardentasunaren,  Informazio Publikoa eskuratzearen eta Gobernu Onaren 19 / 2013 Legea erabat barneratzen du. 

2008. urtean, ‘Nazioarteko Gardentasuna. Espainia' izeneko gobernuz kanpoko erakundeak (www.transparencia.org.es) Udalen Gardentasun Indizea (UGI) abian jarri zuen. Orduko horretan garatutako metodologiara moldatuta eta Gardentasunaren oinarriaren helburu nagusia betetzeko asmoz,  gure udal webgunean atal berria sortu dugu.

Gardentasunaren Indizeari dagokion informazio guztia eskuragarri izatea eta herritar guztiek erraz kontsultatzeko moduan egotea espero dugu.