Hiri-Antolamendua

Jarraian, Mungia herriaren Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) arautzen duten Arau Subsidiarioei buruzko informazioa zehazten da, 1996 urtetik indarrean daudenak.

Horrez gain, Arau Subsidiario hauen argitalpenean dauden 'Akatsen zuzenketak' ere zehazten dira, 1997ko uztailaren 30ean argitaratuak.

 

 

OHARRA:

Arau Subsidiario hauetan ez dira jasotzen azken hogei urteetan, Mungiako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrerako egin diren 38 aldaketak.

 

Aldaketa hauen kontsulta egin nahi duen edonor Mungiako Udalera bertaratu beharko da, Plangintza eta Kudeaketa Sailera.