Atxuri-gatiko Ibilbidea

ancla

Ibilbideak

ancla

Zabalondo

• Ibilbide erraz eta laua bide asfaltatuan.
• Jende ugari ibiltzen da.
Zati handi batean, kanalizatuta dagoen Atxuri errekaren ondotik doa bidea, eta Atxuri auzoko hainbat baserri ikus daitezke. Errepidea gurutzatu daiteke (orain ez dauka trafiko handirik) Berreagamendi urbanizaziora joateko, bertan ibilbide ederra baitago lakuaren inguruan.
ancla

Atxuri

• Ibilbide erraz eta laua bide asfaltatuan.
• Jende ugari ibiltzen da.
• Ibilbidea joan-etorrirako dago markatuta, eta bizikletaz zein patinez ere egin daiteke.
• Ez dago ibilgailurik.

Landetxo Goikoa baserria, parkea eta aisialdirako gunea ikusi ondoren markatutako ibilbideari jarraiki Uriguen parketik irten eta autobidearen paralelo doan ibilbideari jarraitu behar zaio. Atxuriko errotara iristerakoan bi aukera daude: dela bide asfaltatuari jarraitzea Zabalondora iritsi arte eta gero itzultzea, dela errepidea gurutzatu eta aurrera egitea.
ancla

Albobidea

Ibilbide laburrak dira eta Atxuri erreka ondoan dagozan atsedenguneetara heldu ahal da inolako arazo barik. Inguruko txokoetan daukaguzan leku lasaiak dira, atseden egiteko aproposak eta gazteak olgetan egiteko modukoak.
ancla

Albobidea

Ibilbide laburrak dira eta Atxuri erreka ondoan dagozan atsedenguneetara heldu ahal da inolako arazo barik. Inguruko txokoetan daukaguzan leku lasaiak dira, atseden egiteko aproposak eta gazteak olgetan egiteko modukoak.
ancla

Beste ibilbide batzuk

Atxuriko errotaren ondoan, bigarren zubitik Atxuribidera joan gaitezke. Ibilbide berdetik abiatuz, Atxuriko errota dagoen tokian, asfaltatu gabe dagoen bide bat har dezakegu eta zuhaitz artetik Atxuribidera irten gaitezke (Atxuriko auzo-bide asfaltatua), hain zuzen ere. Ezkerretik jarraituz gero, bide amaierara iritsiko gara, malda txiki batzuk igaro beharko ditugu eta apenas ikusiko dugu baserririk ibilbidean zehar. Beste ibilbide osagarri asko daude Atxuri auzoan. Buelta Atxuriko bidetik egin daiteke Gatikako errepidera iritsi arte. Kontutan hartu beharra dago, kasu horretan, autobideko irteerak bi zatitan gurutzatu beharko ditugula. Errazagoa da joan garen bide beretik itzultzea. Aldapa labur baina maldatsuak dituen ibilbidea da. Bi aukera daude: bata, asfaltatutako bidetik joatea, eta bestea, asfaltatu gabeko zatiak dituen bidetik joatea. Ibilgailuen zirkulazioa eskasa da. Ibilbide hau egiten duen jende ugari dago. Ibilbide luzeena, haranzkoan, 5 bat kilometrokoa da (hirigunetik abiatuta).